Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Energia etxean > Erreportajeak > Energia berriztu
Elektrizitatea kablerik gabe transmititzea

Orain dela hamarkada batzuetatik ezagunak diren kontzeptuetan oinarrituta, inolako kablerik gabe elektrizitatea transmititzeko teknologia berri bat abian jarri berria da.

WiTricity deitua da, WiFi-rekin duen antzekotasunagatik; kobrezko bi antenen artean eremu magnetikoa sortuz funtzionatzen du. Horietako bat sare elektrikoari konektatzen zaio eta, bestea, piztu nahi den aparatuari. 

Teknologia berri horren sortzaileek kablerik gabe bi metro baino distantzia handiagora eta 60 watteko bonbilla pizteko adinako elektrizitatea nola transmiti daitekeen frogatu dute. 

10 Mhz-ko antena moduko horiek, izatez, erresonadore magnetikoak dira, bibrazioak sortzeko gai direnak elektrizitateak sortutako eremu magnetikoaren eraginpean jartzean. Ez du eskatzen iturriaren eta errezeptorearen artean zuzeneko ikuspen-linea egoterik. Badirudi, saiakuntzak erdian oztopoak, egurra, metala edo aparatuak jarrita ere funtzionatu duela. 

Izan ere, erresonantzia-frekuentzia berean dauden bi helburuk energia benetan modu eraginkorrean elkartrukatzeko joera dute beste objektuei eragin gabe. Ikertzaileek, Massachussets-eko (Estatu Batuak) Institutu Teknologikoko (MIT) talde batek, Fisika Saileko, Ingeniaritza Elektriko eta Ordenagailuen Saileko eta Nanoteknologia Militarreko Institutuko kideek osatuak, erresonantzia magnetiko ez-erradiaktiboaren fenomenoaz baliatu dira; beraz, igorpenean galera txikiagoak izan dituzte. 

Saiakuntzan parte hartu duten zientzialarietako batek sistema hori oinarrizko ezagutzatzat jo du, baina probak energia transmititu daitekeela frogatzeak asko poztu du. 

Lehen ere posible zen baina…
Energiaren haririk gabeko transmisioaren antzeko saiakuntzak XIX. mendean hasi ziren. Arlo horretako aitzindarietako bat Nikola Tesla izan zen. Denbora guzti honetan, metodo ugari asmatu eta frogatu dira eta era askotako emaitzak eman dituzte. 

Kablerik gabe energia transmititzea posible bazen ere, erabilitako metodoek eragozpen ugari zituzten, zeinak, erraz uler daitezkeen WiFi haririk gabeko komunikazioaren antzeko sistemara itzuliz. Sare horien modu berean, erradiazio elektromagnetikoko iturri batek energia norabide guztietara igorriko zuen, baina errezeptoreak zati txiki bat baino ez zuen jasotzen, eta aparatu batek bateriarik eta kablerik gabe funtzionatzeko potentzi handia behar du. 

Arazo hori konpontzeko, erradiazio elektromagnetikoa laser bidez zuzentzen saiatu ziren, baina horrelako gailuek iturriaren eta errezeptorearen artean etenik gabeko ikusmen-linea eta errezeptore bakoitzeko izpi bat eskatzen dute. Azken aukera horren beste eragozpen bat potentzia arriskutsua izateko bezain handia izan zitekeela zen. Beste zenbait teknika era probatu ziren, esaterako, korrontea eremu magnetiko baten ingurura induzitzea, zeina, era berean, beste zirkuitu batean korrontea induzitzeko gai izango zen. Sistema horrek korronte handia eskatzen zuen edota iturriaren eta errezeptorearen arteko distantzia oso txikia izatea; eta hori ez da batere praktikoa. 

Baina MIT-en sistemak azken aukera horri beste elementu bat gehitzen dio: erresonantzia. Hau da, objektu erresonatzaileen akoplamenduaz baliatzen da.   Ingeniariek erresonantzia magnetikoaren frekuentzia bereko kobrezko bi bobina aklopatu dizkiote. Bobina horietako batek, iturriak, frekuentzia jakin bateko eremu magnetiko ez-erradiaktiboa sortzen du bere inguruan. Beste bobinan, frekuentzia berekoa, lehenengoak sortutako eremu magnetiko oszilatzaileak eragindako korronte elektrikoa induzitzen da. Indukzio soil batek ez luke behar adinako potentziarik izango bonbilla bat bi metroko distantziara pizteko ere, baina erresonantziari esker, bigarren korrontea bonbilla pizteko bezain handia izango da. 

Konpondu gabeko arazoak
Oraindik, konpondu gabeko arazo asko dago. Esaterako, sistema horrekin energia elektrikoa lapurtzea oso erraza izango litzateke seinalea enkriptatzeko moduren bat aurkitu ezean. Bestetik, eremu magnetikoa nahiko handia da, nahiz eta orain arte eragin kaltegarriak dituenik ez den frogatu; mugikorren eta mikrouhinen kasuan, aldiz, eragin kaltegarriak frogatuta daude, lehenengoak potentzia txikiko frekuentzia elektromagnetikoak eta bigarrenak mota berekoak baina frekuentzia handikoak igortzen baitituzte.

Oraindik asko falta da transmititutako elektrizitatea distantzia handietara iristeko. Edonola ere, asmakizunak egun haririk gabeko aparatuek duten oztopa bakarra gainditzeko asmoa du, alegia, bateria birkargatzeko entxufatu beharra. 

2007 ko uztaila k 9


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.