Mikrokogenerazioa: eraginkortasun energetikoa zure etxerako - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Energia etxean > Erreportajeak > Energia berriztu
Mikrokogenerazioa: eraginkortasun energetikoa zure etxerako

Bainugelan erabiltzen duzun ura berotzeko edota etxebizitzaren berokuntzarako mikrokogenerazio-sistemez baliatuta auzokideen elkarteko energiaren kontsumoa eraginkorragoa izaten lagun dezakezu.

Mikrokogenerazioa sistema energetikoko ezagun zahar baten ahizpa txikia dugu, kogenerazioarena hain zuzen. Sistema horrek, Klimatizazioaren eta Hozkuntzaren Espainiako Elkarte Teknikoaren datuen arabera Europako elektrizitatearen %10a hornitzen duenak, energia elektrikoa eta bero-energia erabilgarria batera ekoizten eta ustiatzen ditu gasezko motorren bitartez. 

50 Kilowatteko edo txikiagoko potentziarekin, mikrokogenerazio-sistemak etxebizitza-eraikinak, hotelak, ospitaleak edo beste eraikin-mota batzuk ur beroaz, berogailuaz eta, baita, aire hotzaz hornitzeko ere alternatiba gisa sortzen dira. Hain zuzen, Eraikuntzaren Kode Teknikoak ura berotzeko eguzki-panelen ordez erabil daitezkeen alternatiben artean aipatzen du.

Alabaina, galdara arruntek (adibidez, ikatzezkoek) ez bezala, mikrokogenerazio-sistemek beroa sortzeaz gain, elektrizitatea ere sortzen dute, zeina, aldizka, sare elektrikoan saldua eta birsartua izan daitekeen kontsumorako. 

Kogerazioaren Sustapenerako Espainiako Elkartetik (COGEN) diotenez, eguzki-panelen sistemaren, beste energia berriztagarriren baten edo mikrokogenerazioaren aldeko aukera eraikinak eskaintzen dituen ezaugarri energetiko, fisiko nahiz eragileen araberakoa izango da. Horrekin guztiarekin, talde honek sistema horrek eskaintzen dituen hainbat abantaila adierazten ditu, honatx: 

1. Erabilgarritasuna

Mikrokogenerazioko instalazioak ez dira klimatologiari menpekotuta egongo eta ur bero sanitariorako (dutxatzeko edo kuzinatzeko erabiltzen duzuna) eta berokuntzarako hornidura energetikoa bermatzen dute. Gainera, sistema horiek elektrizitate-sorgailutzat ere funtziona dezakete larrialdi-kasuetan.

2. Dimentsio txikikoa

Mikrokogenerazioko instalazio batek eguzki-instalazio termikoarekin edo beste sistema arruntekin alderatuta toki txikiagoa hartzen du eta ez du ageriko espazio arkitektonikorik okupatzen, sabai azpian jar baitaiteke, esate baterako, eraikineko sotoan.

3. Energia in situ sortzea 

Instalazioak sortzen duen energia kontsumitu behar den tokian bertan sortzen da: zure eraikinean. Garraio, banaketa edo eraldaketagatiko energia-galerarik ez dago. 

Alor horretan izandako aurrerapenek mikrokogenerazioaren bilakaera ahalbidetu dute mikrotrigeneraziora iritsi arte; edota beste era batera esanda, elektrizitatea, beroa eta hotza sortzen duten sistemetara. Oso aukera eraginkorra da udan etxebizitzak klimatizatzeko.



Gaiarekin lotutako artikuluak:

Isurketak airera

Hondakinak argi bihurtuta: biogasa

2009 ko uztaila k 8


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.