Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Energia etxean > Erreportajeak > Energia berriztu
Zer dira gasodomestikoak?

Gasa energia-iturri garbia da eta gutxi kutsatzen du. Etxeko aparatu askok erabiltzen dute gasa; horiei gasodomestikoak deitzen zaie. Horiek erabiltzea onuragarria da, bereziki, ingurumen ikuspegitik.

Arropa-garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak, bitrozeramikak eta abar. Etxeko aparatu askok gas propano erabiltzen dute energia-iturritzat. Egun, oraindik, horietako zenbait zerbait garestiagoak dira, baina egunero erabiltzea ekonomikoagoa ateratzen da eta kontuan hartzea merezi duten beste zenbait abantaila ere eskaintzen dituzte.

Adibide batzuk

Epe luzera aurreztu egiten dutenez eta ingurumenaren gaineko eragin txikiagoa dutenez, etxerako aparatu berriak erosterakoan haiek energia-iturritzat gas naturala erabiltzeko aukera kontuan hartzea komeni da. Horrek hautaketa hobea egiten lagun baitezake.

Arropa-garbigailu bitermikoak, urarentzako bi sarrera dituztenak (bat ur beroarentzat eta, bestea, ur hotzarentzat), dira gasodomestikoen artean aurreratuenak. Hautatutako programaren eta tenperaturaren arabera, ur hotza saretik zuzenean hartuko dute edota gas-galdaratik datorren ur beroa. Horrela, ura berotu beharrik ez izatean, arropa garbigailu horiek denbora gutxiago behar dute beren programak gauzatzeko eta, horrela, energia aurrezten dute. Gasarekin ibiltzen diren ontzi-garbigailuek ere, beren garbiketa-zikloan aldez aurretik berotutako ura erabiltzen dute eta horrek kostu energetikoaren %35eko aurrezpena dakar.

Kontsumoaren murrizketak are garrantzitsuagoak dira lehorgailuetan; adibidez, lehorketa-programa baten kostua kasik %60 txikiagoa izan daiteke antzeko prestazioak eskaintzen dituzten lehorgailu elektrikoekin alderatuz. Bere aldetik, gasarekin ibiltzen diren bitrozeramikek beroa errazago erregulatzen dute eta elektrikoekin alderatuz, erdia gastatzen dute. Gasaren erantzun energetikoa handiagoa delako aurrezten da, plakaren tenperatura azkarrago eta modu kontrolatuan handitzeko gaitasuna baitu; baita egosteko bi zona dituelako ere, bata aktiboa eta, bestea, pasiboa. Lehenengoak plaka piztuta dagoen bitartean funtzionatzen du eta, bigarrenak, erregailua itzalita dagoela. Horrela, hondar-beroa aprobetxatzen da. 

Gasezko labeei dagokienez, horien ezaugarriak labe elektrikoenen antzekoak dira, baina jakiak erretzerakoan horiek ez dira erabat lehortzen, gasaren konbustioaren ondoriozko ur-lurrunak jakiak urtsuagoak ateratzen baititu. 

Gasaren berotze gaitasuna hozteko ere erabil daiteke, horregatik, merkatuan, energia-iturritzat gasa duten azken belaunaldiko hozkailuak eta kutxa izozkailuak aurki daitezke.

Instalazioa

Gasodomestikoa instalatzeko, aski izango da gasaren hartunea  aparatura hurbiltzea. Obra txikia bada ere, horretarako baimendutako instalatzaileek egin beharko dute. Metalezko hodi malguak, eta ez iraungitze-data duten gomazko hodi tradizionalak, erabiliko dira erregaia gasodomestikoetara eramateko. Hodi berezi horiek beroari erresistenteak dira eta segurtasun-balbula bat dute. 

Gasodomestikoen mantentze eta funtzionamendu zuzenerako garrantzitsua izango da, besteak beste: gasodomestikoa instalatu den esparruko aireztapeneko saretak beti irekita edukitzea; haurrei haiek abian jartzen ez uztea; fabrikatzailearen jarraibideak errespetatzea eta baita zentzuak iradokitako beste zenbait pauta ere. Etxerako gainerako aparatuekin egiten den gisan, behar ez direnean ondo itzalita daudela egiaztatzea aholkatzen da eta matxuratzen direnean, ezinbestekoa izango da behar bezala baimendutako aditu kualifikatu batek konpontzea. Gainerako aparatuen antzera, Industria eta Energia Ministerioak homologatuta egon behar dute eta fabrikatzailearen plaka ikusteko moduko tokian eduki behar dute.

Gasodomestiko berriak era askotako beharretara egokitzeko gero eta gaitasun handiagoa dute. Gainera, gasaz baliatzen den kontsumitzaileak eskatutako energia-kopurua edozein dela ere ez du erabilera-mugarik izango.

Lotura durten artikuluak:
Etxe bioklimatikoa
Domotika eta energia aurreztea

2007 ko urria k 23


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.