Nekazaritzan plastikoa erabiltzeak baliabide naturalen ustiapena hobetzen lagundu du. Izan ere, lurralde txiro edo itxuraz ezerrentagarriak ustiapen oso emankor bilakatu dira.
Plastikozko filmeak oso aplikagarriak dira nekazaritzan. Ezinbestekoak dira negutegietako estaldurak eta tamaina desberdinetako tunelak egiteko, lur-estalkiak eratzeko eta izurriteak eta gaixotasunak kontrolatzeko. Lorategi edo baratzerako maila, sare eta bestelako babeseko elmentuak egiteko ere ezinbestekoa da, eta baita lehentasunezkoa arrisku-sistema batzuen osagarriak egiteko ere. Negutegietan oso argi ikusten da plastikoak duen garrantzia. Izan ere, plastikoari esker, beste era batera kale egingo luketen laborantzek aurrera egiten dute. Negutegietan itxiera bezala erabilitako plastikozko filmeak trinkoak, lodiak, pisu gutxikoak (ez dute egitura oso konplexua behar eusteko) eta eguraldi txarrari aurre egiteko oso gogorrak izaten dira.
Horien helburua laborantza hotzetik, berotik eta bestelako kanpoko eragileetatik babestea da, eguzkiaren erradiazioari bidea emanez eta ustiapenari bero egokia eskainiz ezin hobeto gara dadin. Negutegietan erabilitako plastikoak laborantzen babes-pantaila eta ongarri lana egiten dute. Horri esker, ustiapenen errendimendua hobetzen da, bilketa aurerratzen da, eta denboraldiz kanpo aldeko emaitzak lortzen dira.
Nekazaritzako ustiapenetarako beste proposamen arrakastatsuak tunelak dira. Plastikozko estalduradun eraikin semizirkularrak dira, negutegiak baino sinple eta merkeagoak. Tunelen abantailak negutegiek eskaintzen dituztenen antzekoak dira, laborantzarako mikroklima onuragarria sortu eta eguraldi txarraren aurka babesten baitute. Hala ere, euren iraupena negutegiena baino murritzagoa da. Izan ere, sistema horiek kanpaina baterako baliagarriak diren plastikoak dituzte; negutegietan erabiltzen direnek, ordea, bi edo hiru denboraldi irauten dute.
Bestelako aplikazioak
Lur-estalkia edo mulching-a lurrean “ohe” antzekoak eraikitzean datza, material ezberdinez egindakoak: lastoa, orbel sikuak, adarrak eta landareen sustraiak babesten dituzten bestelakoak, beharrezko hezetasun maila mantentzen laguntzen diote, eta gaixotasunak eta izurriteak hedatzea ekiditen dute. Estalki mota hori oso erabilgarria da lorezaintzan, baina ortu-fruta ekoizpenean sarri erabiltzen da plastikozko estalkia, lurrean jarritako lodiera txikiko filma. Horien abantailetako batzuk, ondoko hauek dira, besteak beste: ura aurreztea, lurrunketak eragindako galerak ekiditen baitu; laborantzen kalitatea hobetzea; lurraren emankortasuna eta nutrienteen asimilazioa hobetzea; belar txarrekiko babesa.
Beste plastiko mota batzuk isolamendu estalki erabiltzeko maila eta sare antzera erabiltzen dira, baita tantakako ureztatze sistemetan erabilitako hodiak egiteko ere. Hodi horiek material bereziaz egin behar dira: sistemak berak eragin tentsioei aurka egiteko erresistenteak, tantaz tantakoak, mikroaspertsoreak eta eroanbideetara egokitutako bestelakoak.
Aplikazio bakoitzak plastiko mota bat behar du, osagai eta lodiera, dentsitate, erresistentzia edo gardentasun balore desberdinekin, nekazaritzan izango duten betebeharraren arabera. Produktu bakoitzak eskatutako beharrak betetzeko baldintza eta ezaugarriak ditu, eta antzeko kasuetarako, negutegiak edo tunelak, plastikoak desberdinak dira. Bada, tunelak negutegiak behar duen baino lodiera txikiagoko filma behar du. Repsol YPF-k plastikozko osagarri anitzak ditu nekazaritza modernorako ezinbestekoak diren produktuak egiteko. Horri buruzko informazio gehiago jakin nahi izanez gero, jo ondoko esteka honetara.
Lotura durten artikuluak::
- Ureztatze automatikoaren abantailak
- Lurra aberasteko mantenugaiak
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.