Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Energia etxean > Erreportajeak > Energia-etxea
Gela bakoitzerako tenperatura egokiena

Gizakiarentzako tenperatura egokia 20 ºC dira eta hezetasun erlatiboa, berriz, %65ekoa. Edonola ere, aldaketak gerta daitezke gustu pertsonalen arabera edota egiten den jardueraren arabera.

Tenperatura baldintza horietan, etxe bateko biztanleak ondo egoten dira. Komertzioek eta laneko zentroek badakite zeinen garrantzitsua den pertsonentzat klima erosoan egotea: salmentak eta laneko errendimendua handitu egiten dira. Guztiontzat da erraza gustura sentitzen garen tokian gogoan izatea (berriro bueltatuko ginatekeen tokiak), eta guztiok gogoratzen ditugu, era berean, gehiegizko hotza edota beroa sentitu dugun tokiak.

Energia eta isolamendua

Baldintza meteorologikoak kaskartu egiten dira, aipatutako tenperatura eta hezetasuna gainditu egiten baldin badituzte. Orduan, ezinbestekoa izaten da edozer eraikinen barruan babestea. Hala ere, neguko edota udako giroak muturreko bihurtzen direnean, eraikinek energia ekarri handia behar izaten dute tenperatura atseginari eutsi ahal izateko. 

Gela batean tenperatura jakin bati eusteko, ezinbestekoa da bere sei aldeak material isolatzailez eraikita egotea (edo bero eroale txarrez). Eraikin gehienetan, isolamendu termikoak ez dira behar bestekoak izaten. Hori dela eta, energia asko kontsumitu beharra izaten da tenperatura egokia lortzeko. 

Eraikuntzako materialak eta estaldurak ikertzen ari dira. Eraikuntza optimizatzea da, azken batean, energia aurrezteko. Adituen arabera, gaur egun baliabide ugari daude kontsumo energetikoak egungo kontsumoaren erdira murrizteko. 

Etengabeko aurrerapenek, erregaiekin, esaterako, gasolioarekin, egindako ikerketen eta saiakuntza zorrotzen emaitza direnak, galdaren errendimendu handiena ziurtatzen dute eta berokuntza-instalazioen mantentze-gastuak murrizten dituzte.

Klimatizazio sistemak

Klimatizazio sistemak garatzeko orduan ere energia aurrezteko irizpideak dira nagusi. Oro har, berotzeko sistema tradizionalek ez zuten tenperaturaren kontrol zehatzik. Baina alde horretatik egin dituzten aurrerapenak garrantzitsuak izan dira. Egun, ekipo berriek konfort maila handiagoak ematen dituzte, gutxiago kontsumituta eta kalitate handiagoarekin. Hala akreditatzen dute kontsumo kontadoreek; egun ez dituzten instalatzen dirua aurrezteko soilik, baita ingurumen arrazoiengatik ere. 

Klimatizazio ekipo berriak daude; hala nola, galdara erretzaileak, bero ponpak, kanpoko unitateak hainbat edukieratako eta motatako barruko unitateekin interkonektatzeko aukerarekin… Gela bakoitzerako klimatizazio pertsonalizatua posible egiten duten ekipo ugari dago egun.

Eraginkortasun handiko ekipoen belaunaldi berriak oso aldakorrak dira. Hormako ekipoak daude, cassettekoak edota konduktuak, panelekoak, sabaikoak edota zutabe itxurakoak. Modu independentean espazio bat baino gehiago aldi berean berotzeko edo hozteko sistema berriak daude. Etxerako zein beste inguru batzuetarako (bulegoak, enpresak...) aplikazio sorta zabala eskaintzen dute.

Baina gela bakoitzeko klima pertsonalizatu baten bermea barruko unitateen konposizioa da. Ingurua kontrolatzeak energia aurreztea ahalbidetzen du. Unitate bakoitzak bere urruneko agintea du. Edonola ere, zentralizatuta erregula daitezke, baita ordenagailu bidezko kudeaketa sistema batez integratu ere.

Ekipo hauek ebaporadore baten sarrera eta irteera tenperatura hautematen dute, baita giro tenperatuaren eta nahi den tenperaturaren arteko aldea ere. Hala, gelako tenperatura kalkulatzen dute, beti eraginkortasun energetikoko ratio handia lortzeko. Emisore termikoa dagoen edozer tokitako tenperatura zehaztasunez kontrola daiteke, eta, hala, gastu energetikoa %30 ere murriztu.

Emisore termiko aurreratuenek pertsonen presentzia hautematen duten sistema berritzaileak dituzte. Sentsore inteligente horiek automatikoki aurrezten dute kontsumo energetikoa gela batean inor ere ez dagoenean. Hutsik baldin badago, eta ematen zaion informazioaren arabera (uda edo negua den...) giro tenperatura berotu edo hoztu egiten da ordu erdiro.

Kontrol gaitasuna kronotermostato elektroniko digital batekin handitzen da egunero; haren arabera, eguneko eta gaueko tenperatura egokia hauta daiteke uneoro. Aparailu honi esker, uneoro eta egoera bakoitzean izan daitezkeen beharrizanak aurreikus daitezke. Pertsona bakoitzak zehatz-mehatz kontrola ditzake etxeko gelak: egongela, sukaldea, bainugela, logelak, etab. Ekipoen funtzionamendua programatzea da, eguneko gelei ordu jakin batzuetan ematen zaien erabileraren arabera. Erabiltzaileak seriean konfiguratutako programak erabil ditzake, edota gustuen arabera programatu.

Gaiarekin lotutako artikuluak:
Produktuak eta zerbitzuak
Etxean energia aurreztea
Energia zeharka aurrezteko moduak

2007 ko martxoa k 6


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.