Repsol-en 6 kilogramoko bonbona berria gaurko erabiltzailearen neurrira egina da, diseinu modernoa, funtzionala eta ingurumenarekin errespetuz jokatzen duena baitu. Baina itxuratik harantzago, abantaila asko eta asko eskaintzen ditu bai etxeko erabileretarako bai mugikortasuna eskatzen duten beste zenbait erabileretarako ere, esate baterako, barbakoa, paella-ontzi, kanpin, karabana eta abarretarako. Aukerez beteta dago.
Butano-bonbona tradizionalak, ezaugarritzen dituen kolore laranjarekin eta mende erdi baino gehiagoko existentziarekin, ezinbesteko elementu izan dira eta izango dira Espainiako etxeetan. Berotzeko duen ahalmen handiak butanoa etxeko energia merke eta garbi bihurtu dute. Arrakasta horri bonbonatan biltegiratze-sistemaren abantaila gehitzen zaio; horrela, kontsumitzen dena soilik ordainduko da eta ez aldizka tasa jakin bat beste zenbait sistemek eskatzen duten moduan. Gainera, banaketa-sare zabal batek ematen duen bermea eskaini izan du betidanik, erabiltzaileei etengabeko hornidura eskainiz.
K6 butano-gas bonbona berria betiko bonbona baino modernoagoa eta teknologikoki aurreratuagoa da eta, gainera, mugikortasun erraza eta diseinu ergonomikoa edukitzeaz gain, butano-bonbona tradizionalaren instalazioarekin bateragarria da.
Konexio-balbulari dagokionez aldaketarik egin ez bazaio ere, berritasun nabarmenak ditu estetika bertatik hasita. Besteak beste, altzairuzko xaflez, erretxinaz, beira-zuntzez eta polipropilenoz egina dago eta, modelo tradizionalarekin alderatuz, erdia baino gutxiago pisatzen du. Askoz era arinagoa eta erabilerrazagoa da eta toki txikia hartzen duenez, erraz gorde daiteke; horrek bonbona berriaren erabilera erraztu egiten du etxean nahiz handik kanpo.
Repsol-en bonbona berri horrek bezerorik zorrotzenen beharrei ere, butano-ontziak errazago maneiatzea eskatzen dutenenei, erantzuten die.
Nola eskuratu
k6 bonbona berria ez da etxeetara banatzen, baina beti eskuragarri izango duzu aukeratutako Repsol, Campsa eta Petronor-eko gasolina-zerbitzuguneetan.
k6 berria eskuratzea erraza da, aski izango duzu hurbilen duzun salmenta-puntura joatea eta minutu gutxi batzuen buruan bonbona horrek eskaintzen dituen milaka aukerez gozatu ahal izango duzu; horretarako:
k6 bonbona erosten duzun 1. aldia bada:
• Zure datuekin kontsignazio-buletin bat bete beharko duzu.
• Gasak balio duenaz gain, ontziaren kontsigna kontzeptuagatik beste zenbateko bat ordaindu beharko duzu, baina azken zenbateko hori ontzia behin betiko itzultzen duzunean berreskuratu ahal izango duzu.
• Eskatu adina botila eskuratu ahal izango dituzu.
k6 berria edo 6kg-ko ontzi zaharra jada erosita baduzu:
• Ontzi berriagatik aldatu ahal izango duzu zenbateko gehigarrik ordaindu beharrik gabe. Gasaren prezioa soilik ordainduko beharko duzu.
Mantentze-lanetarako aholkuak
Behin eskuratuta, garraiatzerakoan nahiz etxean instalatzerakoan tente jartzea komeniko da, balbula goiko aldean duela, posizio horretarako diseinatuta baitago. Bestelakorik pentsatzen bada ere, etzanda jartzeak ez du bere edukia hobeto aprobetxatzea ahalbidetzen, barruan butano likidotua baitu; gainera, gainazalen baten marruskaduraren ondorioz, baliteke balbula hondatzea.
Gaiarekin lotutako artikuluak:
- Bonbona behar bezala erabil ezazu, ahalik eta probetxurik handiena lortzeko
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.