Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Domotika eta energia aurreztea
domotica80__117386.jpg

Etxerako sistema berri batzuek etxebizitza bateko aparatuak erregulatzeaz ardura daiteke, energia-kontsumoak murrizteko.


Etxe adimendunak deritzenak dira. Izan ere, etxe domotiko batean egunero erabiltzen ditugun aparatu horiek guztiak automatikoki kontrola daitezke -bai eta eskuz ere, noski-: etengailuak, aire girotua, musika-ekipoak, telebista, garbigailua, ureztatzeko ihinztagailuak, edota kafegailua. Baina ez dago zertan teknologia hori etxebizitza osoan oro har aplikatu. Dekorazioan bezala, bailu guztiak batera instala daitezke, edo "etxe adimenduna" gutxika-gutxika muntatuz joan daiteke, une bakoitzean ditugun beharren zein eskura dugun aurrekontuaren arabera. Instalakuntza atalka egin daiteke, edo, bestela, oso instalakuntza bakuna egin daiteke, esaterako gela zenbaitetako argietarako eta etxetresna elektriko batzuetarako bakarrik. Zentzuzko administrazioa
Domotikak, energia aurrezteko, aparatuen funtzionamendua zentzuzko eran administratzen du. Etxebizitza edo eraikin adimendun batek azken teknologia eta energiaren aldetiko teknologiarik eraginkorrena integratzea ahalbidetzen du, eta, gainera, teknologia hori seguru eta erosoa da. Nolabait, esan daiteke aurrezteko eta erosotasuna eskaintzeko aplikazioen bat-egitea dela, urrunetik egin daitekeen kontrol programatu bati esker. Etxebizitza horrela erabiltzeak erabiltzaileari ekar dakiokeen onura handienetako bat da, hain zuzen, energia aurreztea, baina ez da ahaztu behar bizitza-kalitatea zein segurtasuna areagotzen direla. Oro har, domotika-sistemak ez dira oinarrizko prestazioekin era generikoan merkaturatzen, oso kasu gutxi batzuetan izan ezik. Argiztapenaren kontrola da eskaririk handienetako bat duen prestazioa, eta instalatzea erraz samarra da. Urrutitik
Gainera, urrutiko kontrolak, erabiltzaileari mesede egin ez ezik, etxerako zerbitzu berriak garatzea bultzatu ere egiten du. Egun jada edozein propietate domotiko Internetez edo SMS mezuz kontrola daiteke. Informazioaren teknologiak etxean aplikatzea oinarrizko eta funtsezko elementua izango da hainbat sektoretarako: - Argiztapena: Sentsore batzuen bidez, argiak geletan norbait sartzen denean baino ez dira pizten. Presentzia-detektagailu batek piztu egiten ditu argiok. Halaber, argiaren intentsitatea erregulatu ahal izango da, edo etxeko etengailuak tarteka piztu ahal izango dira. Bestalde, portxeko argia, esaterako, denbora-tarte jakin batean pizturik egon dadin programa daiteke.
Etxeko aparatuak: Elektronika arduratzen da garbigailua, ontzi-garbigailua eta antzeko makinak argindarraren tarifa txikiena den tartean ibil daitezen.
Hozte sistema: Erabateko kontrola egin daiteke etxeko klimatizazioaren gainean, programazioaren bidez gela bakoitzeko tenperatura erregula daiteke eta. Gailu berriekin, orobat, badago aukera barruko tenperatura jaisteko, baldin kalekoa igotzen bada. Urrutiko kontrolak termostatoa telefono-dei baten bitartez kontrolatzea ahalbidetzen du.
Eguzki-oihalen, gortinen eta pertsianen kontrola: Elementu horiek maneia daitezke etxetik kanpo bagaude ere, eguzkiaren argia eta beroa albait gehien aprobetxatze aldera.
Berokuntza: Kronotermostato digital baten bidez berokuntza martxan jartzen da tenperatura atmosferikoa aurrez finkaturikoaren azpitik jartzen denean. Jabeak, hala nahiago badu, berokuntza telefono-dei batez pizteko aukera du, kode batzuk baliatuta; era berean, gela bakoitzaren tenperatura ezar dezake.
Audio- eta bideo-ekipoak kalitaterik handiena dute, erabiltzailea bere zaletasunez goza ahal izan dadin, eta doikuntzak etxeko edozein tokitik kontrola ahal izan ditzan.
Lorategia: Lorategirako azken domotika-teknologia metereologia-sentsoreen bidezko ureztapena da.- Zaintza- eta segurtasun-sistemak: Lapurretaren, hondamendien edo suteen kontrako babes-sistema sofistikatuenak era berean adimendunak izan daitezke. Abisua posta elektronikoz ere egin daiteke. Telebista-kamera edo webcam bat baliatuta, eraikin bat kontrola daiteke munduko edozein tokitik. Urrutiko bideozaintzarekin toki bat -edozein Interneteko nabigatzaile erabilita- PCn edo PDAn ikus daiteke, bai eta sakelako telefono batzuetan ere. Halaber, babeserako burdin hesiak edo itxiturak nahi ditugun orduetan ixtea edo irekitzea automatiza daiteke- Besteren mendeko pertsonek etxearen kontrol osoa izan dezakete, eta larrialdi pertsonaletarako sistemak eskura izan ditzakete, edozer gertatzen bada ere. Azkenik, badaude "IP neurgailuak" deritzen sentsore batzuk, sistema informatikoari etxebizitzako eremu bakoitzak edo ekipoek zer kontsumo espezifiko duten transmititzen diotenak. Horrela, gastuaren banaketa zehatza jakin daiteke, energiaren aldetiko eraginkortasunik ezari aurre egitearren . Baina, kontrol-sistema eta gailu elektroniko automatikoak dauzkan etxe batean, energia ez da gehiago galduko ahazteengatik edo axolagabekeriengatik.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.