
Supermerkatuekin zuzenean konektatuta egongo diren hozkailuak, eskatu ahaleko programazioa duten telebista interaktiboak...Etxean dauden makinek lana eta energia aurrezteko berrikuntzak dituzte.
Etxetresna adimentsu izenez ezagutzen dira eta zalantzarik ez dago, jadanik teknologia berriak sukaldea zentru neuralgikoa duten etxeetan aurkitzen ditugula.
Horregatik, linea zuriak Internetera konektatzeko nabigatzile txikiak eta eta funtzioak hobetzen eta eraginkortasun energetikoa gehiago bermatzen dituen teknologiak ditu. Aparatu bikain horiek, behar den moduan programatuta, gai dira erosketarako zerrenda egiteko eta supermerkatuan eskaera egiteko. Eurek zuzenean erositakoa etxera bidaliko dizute, eta ez da merkatal zentrura joateko denbora galdu eta joan-etorrietan dirua gastatu behar. Denbora aurrezteaz, gain tresna berri horiek dirua aurresten dute eta ingurumena gehiago errespetatzen dute. Makina berriek aintzinakoek baino energi gutxiago behar dute. Adibidez, LCD pantaileak eta izpi katodikoko pantailak erkatzean, lehenengoeki %40 aurreztezten da hileko energia fakturan. Diseinu ekologikoari esker, eraginkortasun handiagoa du eta gutxiago kontsumitzen du. Gero eta konplexuagoak diren aparatu orien zabaltzeak, egungo gizartearen ardura ekologiko eta ekonomikoak gutxitzea eragingo du. Adimen Artifiziala etxeanEtorkizun hurbilean, hozkailuak elikagai bat bukatu dela ere adieraziko dute eta automatikoki erosketa-zerrendan gehituko du, dauden elikagai kopurua kontrolatuko dute, bai eta iraungitze-data ere; xurgatzileak bakarrik lan egingo dute eta zikineriarekin bukatu dutenean itzaliko dira; Oztopoen gainetik pasa daitekeen antzeko mekanismo bat izango du soropil-mozteko azken belaulandiko makinak. Eta etxera iristerakoan gustoko tenperatura eta afaria prestatuta izango ditugu. Jadanik etxeko burmuinen edo sukalderako kontrol zentruak dendetan dauden arren, oraindik ia guztiak prototipoak dira edo ekoizleek ez dituzte kantitate handitan merkaturatzen. Telebistak, dvd-ak, cd-ak, MP3-ak dituzten zerbitzuak Internet eta posta elektronikoarekin, bideozaintzarekin, irratiarekin... konbinatuko dira. Hori guztia kablerik gabeko ukimenezko pantailarekin, teklatuarekin eta urrutiko kontrolarekin. Uraren kontrakoa eta iragazgaitza den material batekin eginda daudenez, garbitzerakoan haren osagaiak ez dute kalterik edo funtzionatzerakoan arazo teknikorik izango. Mekanismo horiek adibidez, kafe makinarekin komunikatzen dira aukeratutako orduan gosarirako kafea prestatzeko, eta argindarra joan ondoren automatikoki konekta daitezke. Oso laster WOB aplikaziekin (Wap Over Bluetooth) etxeko makina guztiak sakeleko telefonoaren, PDA-ren edo ordenagailuaren bidez urrutitik kontrolatu ahal izango dira. Beste alde batetik, WIFI teknologiari esker, etxeko toki guztietan Internet izateko aukera izango dugu. Beste erabilera batzuk
Teknologiaren garapenari esker, etorkizun hurbilean janariak inoren presentziarik gabe behar den puntuan prestatuko dira. Ez da janaria berriz berotu eta haragi errea eginda dagoen labea zabaldu behar izango. Mikrouhinak eskaner bat izango dugu eta ontziaren barra kodea irakurtzearekin bakarrik produktua prestatzen jakingo du. Hainbat janarien errezeta asko eta askori buruzko informazioa duen memoria izango du, eta noski, erabiltzeaileak aldez aurretik programatutako argibideak ere gordeko ditu. Honelako funtzionalitate berriek bideo zintak edo cd-ak ez erabiltzea ahalbidetuko dute: hamarnaka ordu graba ditzakeen zintarik gabeko bideoa, benetako pelikulen zerbitzua eskaintzen duen bideokluba etxean, edo zuzeneko telebista gelditu eta atzera bota dezakeen time shifting-a. Ezinduen erabiltzaile taldeek aparatuekin izan ditzaketen arazoei aurre egiteko bereziki disainatuta egongo diren etxetresnek, ahots sistesi bidezko teknologia izango dute. Era horretan, tresnek erradiofrekuentziaren bidez erabiltzailearentzako informazioa entzungarri bihurtuko dute. Hala nola, aparatuen urritiko kontrolekin egiten diren ekintza guztiak, aukeratutako programei buruzko datuak berehala ematea, funtzionamendu egoera eta abar. Zer esanik ez dago, sarera konektatuta daude elementu guzti horiek edozein arazo tekniko izanez gero, autodiagnostiko sistema bat dutela.
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.