Gas naturala zer den eta nondik datorren benetan badakizu? - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Energia etxean > Erreportajeak > Zientzian hezi
Gas naturala zer den eta nondik datorren benetan badakizu?

Pentsatu une batez: benetan badakizu gas naturala zer den? Gasen nahasketa bat da, metanoa du nagusiki eta eratzeko milioika urte behar ditu; Espainiako etxeetan ohikoenetakoa den energia-iturria da. Gas naturalak gure etxeak berotzeko, kuzinatzeko edo ur beroaz dutxatzeko balio du, baina ba al zenekien autoa elikatzeko ere balio dezakeela? Ezagutu energia-iturri horren iragana eta etorkizuna.

Gas naturala fenomeno berri bat da, ezta pasa den mendekoa ere.Gizakiak gas naturala zer den eta zertarako balio duen ulertu aurretik, gure arbasoek ezagutzen zuten. Suaren itxuran zuten horren berri, su hartzen zuen gas-iturri batek “betiko sugarra” eskaintzen zuen. Adituen ustetan, bat-bateko su horiek tximisten ondorioz pizten ziren.

Antzinaroan, lurretik ateratako betiko sugar horiek Jainkoen ekintzekin lotzen ziren. Horren adibide da artzain batek Kristo ondorengo 1.000. urte inguruan Parnasoko mendian (Grezia) aurkitutakoa. Aurkikuntza hori Delfosko Orakuluaren iturburua izan zen; apaiz emakumeek sugarrean inspiratutako profeziak egiten zituzten bertan. 

Gas naturalaren lehenengo erabilerak

Gas naturalari emandako ezagutzen den lehenengo erabilerak Txinara garamatza, gure aroko 500. urte ingurura. Gas naturala erauzteko lehenengo putzua zulatu zuten, 100 inguruko sakonera zuena eta gasa landu gabeko banbuzko hodiez bidez garraiatu zuten; erre egiten zuten kareharrizko geruzen artean zeuden gatz-arrokak lehortzeko eta erauzteko.

Gas naturalaren erabilerak XVII. mendera arte iraun zuen Asian, horren erabilera Europan ezagutzen hasi zen arte. Erabiltzen eta salerosten lehena Erresuma Batua izan zen. Mende bat geroago, 1785. urte inguruan, hainbat kale (eta etxe) ingeles gasezko farolez eta lanparez argitzen ziren. Denbora gutxira, elektrizitatea agertu zenean, baztertuak izan ziren.

XIX. mendean zehar, gas naturalaren erabilera lokalizatua zen. Urratu beharreko lehenengo oztopoa kopuru handitan nola garraiatu zen; petrolioaren aurrean lehiakortasuna kentzen zion alderdia. Mende honetako azkeneko hamarkadek, ordea, bere patua aldatu zuten.

1885ean, Robert Bunsen kimikari alemaniarrak Michael Faraday-k diseinatutako gasezko erregailua perfekzionatzea lortu zuen. Asmakuntzari esker, gas naturala sukaldean edo berokuntza gisa modu seguruan erabiltzeko bidea ireki zen. Asmakuntza hori hodien eraikuntzan izandako aurrerapenei lotuta (esaterako, iragazpenak eragozten dituzten loturak asmatzea), gas naturalaren erabilera orokortzeko giltzarria izan zen.


Horrekin guztiarekin, gizakiak ez zuen lortu gasa distantzia luzeetara garraiatzerik XX. mendeko bigarren erdira arte. Hodien garapenean izandako hobekuntzek, luzera, gasbide deiturikoak eraikitzeari bide eman zioten. Gasbideak altzairuzko gas-hoditeriak dira, gasa iturburutik presio handiz garraiatzeko balio dutenak. Lurpean eginiko zangetan lurperatuta nahiz itsas ohearen gainean eraikitzen dira. Azken horren adibide litzateke Norvegia Erresuma Batuarekin lotzen duena (1.200 kilometro inguruko luzera du) edota Espainia Magrebekin lotzen duena. 

Gas Natural Likidotua (GNL)


Hoditeriarik ezean, gas naturala garraiatzeko modu bakarra itsasontziz da. 300 bat metroko luzera duten itsasontziak erabiltzen dira horretarako; horiek gas natural likidotua (GNL) zero azpitik 163 gradutara garraiatzen dute, bere edukiera 600 bider murriztuz. Behin bere xedera iristen denean, gasa bergasifikagailu batean berotzen da eta, berriro ere gas-egoerara itzultzen denean, etxeetara eta industrietara banatuko da gasbide arrunten bitartez. 

Gainera, likidotze-prozesu horri esker, izan ditzakeen ezpurutasun eta osagai kutsatzaile asko askatzen ditu, askoz ere energia garbiago bihurtuz. Horren errekuntzak, askoz ere eraginkorragoak, etorkizuneko erregaien artean kokatzen du, atmosferara CO2 gutxiago igortzen baitu.

Nondik dator gasa? Erreserba-kopururik handiena Ekialde Ertaineko zonan dago, Sobietar Batasun zaharreko lurraldeek jarraitzen diote, bereziki, Siberiak, eta, baita,, Iparramerikan ere.



Gaiarekin lotutako artikuluak:

Gasaz kuzinatzea elektrizitateaz kuzinatzea baino iraunkorragoa da

Zure etxeko gas-instalazioa nola zaindu 

2009 ko iraila k 21


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.