Ontzi-garbigailua, hobe ur hotzarekin - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Energia etxean > Erreportajeak > Energia aurreztea
Ontzi-garbigailua, hobe ur hotzarekin

Egun, ezinbesteko aliatua da. Platerak banaka-banaka garbitzea behin betiko ahazteko aukera emateaz gain, ontzi-garbigailuak ura eta energia aurrezteko aukera ere emango dizu. Egin behar duzun gauza bakarra modu eraginkorrean erabiltzea da.

Ontziak garbitzea etxeko lanen artean gutxien erakartzen duena da. Ez da harritzekoa  lehenengo aparatu plater-garbitzaileak XIX. mendekoak izatea. Eskuzko lehenengo ontzi-garbigailuak zaharkituta geratu ziren eta, egun, etxetresna elektriko hori ezagun bihurtu, merkatu eta modernizatu egin da. Hain zuzen, datu ofizialen arabera, Espainiako etxeen laurden batek badu horrelako aparatu bat. Eta keinu horrek ura aurrezteko aukera ematen dizu.

Ontzi-garbigailuak energia gehien –%90a– ontziak garbitzeko erabiltzen duen ura berotzen kontsumitzen du. Murrizteko, fabrikatzaileak uraren tenperatura hautatuko duten eta garbiketako beroa platerak urberritzeko edo lehortzeko berriro aprobetxatzea ahalbidetuko duten programa ekonomikoak barnebilduko dituzten modeloak garatzen ari dira; horrela, egiteko horietan ez dute berriro energiarik kontsumitu beharko.

Nahastu ez gaitezen eta gainerako etxetresna elektrikoekin gertatzen den moduan, ontzi-garbigailuak, duten eraginkortasun energetikoaren arabera, A-tik G-ra sailkatzen dituen etiketatze-sistema bat dago. Garbiketaren eta lehorketaren eraginkortasuna eta plater bakoitzeko duen ur- eta energia-kontsumoa hartzen dira kontuan aparatua sailkatzerakoan eta oso lagungarri izan dakiguke. 

Ontzi-garbigailu bitermikoa

Berrikuntza teknologikoen artean, merkatuan jada badaude ontzi-garbigailu bitermikoak, bi ur-hartune independenteez hornituak. Horrela, aparatuak ur beroa ur bero sanitarioko hartunetik hartuko du, berogailu, galdara edo eguzki-energiaren metagailutik datorrena, eta ontzi-garbigailuak ura berotzen ez du energiarik kontsumitu beharko. Horri esker, energia aurrezten da eta garbiketa-denbora %25 murrizten da.

Tamainak badu garrantzia

Berrikuntza teknologikoak barnebiltzen dituen A motako ontzi-garbigailu batekin energia aurreztu dezakezu, baina aparatuaren tamaina ere kontuan hartu behar duzu. Gomendagarriena ontzi-garbigailua guztiz beteta dagoenean jartzea izango da; beraz,  bakarrik bizi bazara onena ontzi-garbigailu trinkoa erostea izango duzu. Horrela, azkarrago beteko duzu eta modu eraginkorragoan erabili ahal izango duzu. Gehiago itxaron ezin baduzu eta plater garbiak behar badituzu, programa laburra eta  ekonomikoa hautatu.

Zuk zeuk egin dezakezuna ez utzi ontzi-garbigailuari

Ontzi-garbigailuak gero eta indar handiagokoak dira, baina duten indarra ez da aski izaten beti; horregatik, platerak oso zikinak badaude, ontzi-garbigailuan sartu aurretik uretan pasatzea komeniko da. Kasu horietan, onena, ur hotza erabiltzea izango da energia estrarik erabili behar ez izateko. Arrazoi berdinagatik, ontzi-garbigailuan tenperatura baxuko programak erabiltzea edota ur hotza erabiltzea izango da onena.

Mantentze-lana

Aparatuaren mantentze-lan on batek aparatua eraginkorragoa izaten lagunduko du. Iragazkia sarri garbitu behar zaio eta distira-emaileen eta gatzaren mailak berrikusi behar dira. Bi gordailu horiek beteta edukitzeak energiaren kontsumoa murrizten du garbiketa- eta lehorketa-faseetan. 


Gaiarekin lotutako artikuluak:

Zer dira gasodomestikoak?

Asmatu zure sukaldearen plangintzarekin

2009 ko uztaila k 22


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.