Ezagu zein diren lanpararik eraginkorrenak - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Energia etxean > Erreportajeak > Energia aurreztea
Ezagu zein diren lanpararik eraginkorrenak

Seguruenik, etxean, bonbilla-mota desberdinak edukiko dituzu: goritasunezkoak, halogenoak, kontsumo txikikoak eta abar, baina ziur badakizula guztiak ez direla neurri berean eraginkorrak. Horien guztien arteko desberdintasun nagusiak funtzionatzeko behar duten energia, sortzen duten energia eta behin pizten direnean botatzen duten beroa dira.

Europar Batasunak bonbilla tradizionalak saltzeko azken eguna 2012. urteko irailaren 1a izango dela erabaki du eta, une horretatik aurrera,  kontsumo txikiko bonbillez ordezkatuko dira. Horrek ez du esan nahi egun horretatik aurrera horrelako argiak edukitzen jarraitzen duten etxeak zigortu egingo direnik, baizik eta, besterik gabe, ezingo dituztela dendetan erosi, existitzeari utziko baitiote. Iraunkortasuna, eraginkortasun energetikoa eta ingurumenarekiko errespetua joera bat baino gehiago beharra den garai honetan, begiratu batez sinpleak diren gaiak, gure etxeetako argiztapena, esaterako, aztergai eta, batez ere, hobetzeko gai bihurtzen dira. 

Eraginkorregiak ez diren luminariak

Zergatik ez dira batere gomendagarriak bonbilla halogenoak eta fluoreszenteak hainbeste denboran horiek erabili izan baditugu? Erantzuna oso bakuna da: frogatuta geratu da goritasunezko bonbilla horien kontsumoa askoz ere handiagoa dela: adibidez, 200 Watteko argi halogeno batek 20 Watteko iraupen luzeko argi trinko batek adina argi egiten du. Beraz, aski izango da goritasunezko hiru bonbilla kontsumo txikiko beste hiru bonbillez ordezkatzea urtean 73 kilo CO2 aurrezteko. 

Gainera, batak zein besteak duten batezbesteko erabilbizitza ere kontuan hartu behar da: halogenoek erre aurretik 4.000 argi-ordu eskain ditzaketen bitartean, LED lanparek – teknologiarik berriena kontsumo txikiko argiei dagokienez– 100.000 argi-orduko iraunkortasuna dute. Beste hainbeste gertatzen da argitasunarekin ere. Halogenoek 1.500 argi-ordu eta LED lanparek 45.000 argi-ordu eskaini ondoren, argi gutxiago egiten dute, %20 gutxiago.

Halogenoen eta bonbilla tradizionalen arteko alderaketa

Alabaina, bonbilla halogenoak tradizionalak baino eraginkorragoak dira, energia gutxiago kontsumitzeaz gain, argi handiagoa egiten baitute. Bonbilla tradizionalaren eta halogenoaren arteko desberdintasuna, batez ere, barnean duten gasean datza: argona –goritasunezko bonbillek eduki ohi dutena– gas halogeno batez ordezkatzen da, esaterako, iodoaz, edo azkenekoen kasuan, bromoaz. Lanpararen egitura antzekoa da, nahiz eta halogenoek beiraren ordez kuartzoa erabiltzen duten, tenperatura handiagoa jasan behar izaten baitute, 3.000ºC-ra iris daitekeena, lanpara arrunt batek baino 250ºC gehiagora. Horregatik, hain zuzen, egiten dute argi biziagoa eta, baita, bero handiagoa botatzen ere.  

Tenperatura-desberdintasun horrek lanpara toki batean edo bestean jartzea baldintzatzen du. Bonbilla tradizionalak ez bezala, halogenoek argi handia egiten dute eta tenperatura oso handitan gainera; horregatik, etxearen baitan giroa sortuko duten tokietan instalatzea gomendatzen da, baina, ahal izanez gero, gela nagusian ez. 

Baina hemendik aurrera, horrelako xehetasunetan ez dugu arreta jarri beharrik izango, 2012ko irailaren 1etik aurrera, kontsumo txikiko bonbillak soilik erosi ahal izango baititugu. Hori bai, kontuan izan, kontsumo txikiko bonbillen mundua ere zabala eta mugagabea dela, egunetik egunera, argiztapen-alor hori bilakatzeko eta hobetzeko moduak baitaude. Ildo horretatik, LED teknologia indartsu ari da gailentzen, kontsumo txikikoa oraindik ez baita modu trinkoan erabiltzen. 


 
Gaiarekin lotutako artikuluak:

Kanporako iluminazioa

Gutxiago gastatuz terraza gehiago nola argiztatu

2009 ko ekaina k 15


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.