Etxea berotzeko gasolioa? Europako herrialde askok erregai hori modu orokortuan erabiltzen dute berokuntza-sistemarako eta ur beroaren sistemarako. Eskaintzen dituen diseinu berriak ingurumenarekin gero eta errespetutsuagoak, lehiakorragoak eta seguruagoak dira beste zenbait sistema ezagunago baino. Egiaztatu erregai horrek eskaini diezazkizukeen aukerak.
Egia esan, egoera-aldaketa bat baino ez da. Gas bidez (propanoa, butanoa edo naturala), eragindako berokuntzen antzera, gasolioa instalatzeak ere galdarak eta erradiadoreak jartzea eskatzen du. Hortik aurrera, gainerako sistemekin dituen aldeak areagotu egiten dira eta, agian, esanguratsuena etxebizitzak edo etxebizitza-multzoak likidoa gordetzeko andel bat jarri beharko duela da.
Andel horiek, gasolina edo gasa garraiatzen duten kamioietako bonbonen antzekoak direnak eta eraikinaren barnealdean nahiz kanpoaldean instala daitezke; baina, hori bai, horretarako baimendutako langileek instalatu behar dituzte eta homologatutako modeloak izan behar dute. Lehenengo kasuan, araudiak andel horiek bero-iturrietatik aparte kokatzea eskatzen du, esaterako, galdaratik aparte. Aldiz, kanpoaldean instalatzen bada, kasik ez da murrizketarik aurreikusten, zurezko edo beste zenbait materialezko hormekiko nolabaiteko distantziara instalatzea baino ez.
Mantentze-lan seguruagoa eta merkeagoa
Kontuan hartu behar da ere, gasoliozko berogailuen segurtasun-kontrolak beste instalazioetakoak bezainbesteko sarritasunarekin ez direla egiten eta bakunagoak direla gainera. Fabrikatzaileek eta hornitzaileek gaiari dagokionez, gomendioak ematen dituzte modeloaren arabera, baina, egun, arlo horretan gauzatzen ari diren ikerketek eta izandako garapenak andeletan denbora luzez baldintzarik hoberenetan kontserbatzeko gai diren gasolioei bide eman die.
Gainera, gasolioaren egonkortasunak hura instalatzerakoan segurtasun-kontrol gehigarririk behar ez izatea ahalbidetzen du, gasezko berokuntzan ez bezala, kasu horretan beharrezkoak baitira, esate baterako: gasa detektatzeko sistemak, deflagrazio kontrako sistema elektrikoak eta abar. Segurtasun-kontrol txikiagoa behar izatean, gasoliozko berokuntzaren instalazioak eragiten dituen gastu finkoak murriztu egiten dira. Horiek merkeagoak izaten laguntzen dute ere sistema horrek eskatzen dituen galdarak eta erregailuak beste sistematan baino merkeagoak izateak. Gainera, sistema horren erabiltzaileak ez ditu bere gain hartu beharko kontagailuak alokatzeak edo krokadura-kuotek eragindako kostuak.
Etxerako gasolioen alorrean izandako aurrerapen teknologikoek erregai horren errendimendu-kuota %100 izatea ahalbidetu dute. Gehieneko muturrera iritsi edo ez, bere bero-eraginkortasuna Espainian ohikoagoak diren beste sistemena baino handiagoa da. Beraz, zure berokuntza-sistema eta ur beroaren sistema aldatzekotan bazabiltza zergatik ez diozu aukera bat ematen?
Gaiarekin lotutako artikuluak:
- Zer dira gasodomestikoak?
- Gela bakoitzerako tenperatura egokiena
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.