Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Energia etxean > Erreportajeak > Energia aurreztea
Kontsumo baxuko bonbillak
Kontsumo baxuko bonbillak

Kontsumo baxuko bonbillakLanpara fluoreszente konpaktuak ezin hobeak dira energia aurrezteko, batik bat kontuan hartuta etxeko kontsumo elektrikoaren %20 argiztapen gastu energetikoak eragiten duela.

Bonbilla konpaktuak edo kontsumo baxukoak garestiagoak dira, baina zortzi aldiz gehiago irauten dute eta argi kopuru bera ematen dute, lanpara goriek behar duten elektrizitatearen %20 eta %80 artean kontsumituz. Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) arabera, bonbilla tradizional bat kontsumo baxuko beste batengatik ordezkatzeak 60 euro baino gehiago aurreztea dakar.

Hala, bonbilla konpaktu horietako bat bere erabilpen denboraldi osoan zehar 140 litro petrolio edo 150 kilo ikatz aurrezteko gai da. Erregai fosil horien errekuntza zentral elektrikoek aurrezten dute, eta beraz, CO2 igorpenak murrizten dira.

Lanpara motak
Merkatuan hiru bonbilla mota aurki daitezke zailtasunik gabe. Klasikoenak, Edisonek asmatuak, gorienak dira. Mende bat baino gehiago daramate gizateriari argia eskaintzen. Hala ere, argia igortzeko oinarri bera mantentzen jarraitzen da: tungsteno harizpi batetatik korrontea igarotzean gori jarrita sortzen da argitasuna. 

Egia da denboraren iraganean bere akaberak eta formak dibertsifikatu egin direla, baina ezaugarriak oso antzekoak dira. Beste batzuekin alderatuz gero, zalantzarik gabe prezio merkeena duen bonbilla mota da, baina prezio/iraunkortasun erlazioa kontuan hartuz gero, garestienak dira.

Bonbilla hauen iraupena 1.000-1.200 argi ordukoa da. Erabilpen denbora horren ostean, tungsteno harizpia desagertzen hasten da eta hausten edo desegiten bukatzen du. Izan ere, erabilpenagatik bere argiak intentsitatea galtzen du, askatuz doan tungstenoak zorroaren barnealdean itsasten amaitzen baitu. 

Bonbilla halogenoek, berriz, iraunkortasun eta argi potentzia handiagoa dute. Belztu ez daitezen kimikoki tratatuta daude, eta hain zuzen horrexegatik irauten dute goriek baino bikoitza gehiago. Sare tentsiokoak daude, potentzia 100 eta 1.000 watt artean aldatzeko intentsitate erreguladorea daramatenak. Tentsio baxukoak ere badira, sare tentsioa baino potentzia baxuagoa dutenez transformadore bat behar dutenak.

Kontsumo baxuko bonbillen barrualdea presio baxuan jarritako merkurio baporez beteta dago. Deskarga elektrikorik dagoenean, argi ultramore bat sortzen da, eta hori hodia estaltzen duen hauts fluoreszentearekin kontuan jartzean, argi normala sortzen da. Hau azken urteetan gehien garatu den bonbilla mota.

Gama zabala
Kontsumo baxuko lanparen ezaugarri nagusia energia argi  bilakatzeko duten gaitasuna da. Bonbilla gori tradizionalen kasuan ordea, energia berotasun bilakatzen da. Zorro komunetara egokitzen dira. Duten eragozpen bakarra zera da, beren eraginkortasuna okerragotuz doala hotzarekin, horregatik hobe da barrualdean erabiltzea. 

Kontuan hartu behar da bonbilla gori bat kontsumo baxuko beste bategatik ordezkatu behar bada, argi bera produzitzeko azken horrek watt gutxiago behar dituela. Bestalde, lanpara konpaktuak sortu zirenetik, berrikuntza abantailatsuek geroz eta eraginkorrago egin dute euren erabilpena.

Etxeko erabilpena duten fluoreszente konpaktuek 15.000 ordu iraun dezakete eta horiek erabiliz %80 aurreztu daiteke. Baina ez da aurreztean eta iraupenean bakarrik aurreratzen, baita argiztapen mailan ere. Esaterako, erreguladore osagarrien beharrik gabe intentsitatea erregulatzeko teknologia duten konpaktuak existitzen dira. Besterik gabe argi etengailuarekin eta automatikoki gaualdean piztu eta egunsentian itzaltzen diren beste batzuekin funtzionatzen dute.

Kontsumo baxuko lanparak batez ere argia denbora luzez behar den lekuetan jartzea gomendatzen da, gune horietan energia gehiago kontsumitzen baita. 


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.