Bakarrik bizi denarentzat aurrezteko aholkuak - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Energia etxean > Erreportajeak > Energia aurreztea
Bakarrik bizi denarentzat aurrezteko aholkuak

Egun, Espainian, ia hiru milioi pertsona bakarrik bizi dira. Horietako asko bananduta edo alargun daude, baina aukera hori duten ezkongabeak ere gero eta gehiago dira. Alabaina, hipotekari edo alokairuari soldata bakar batekin aurre egitea ez da batere erraza; beraz, etxean aurrezteko aholku soil batzuei jarraitzea oso baliagarria izan daiteke.

Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, 1991 - 2005 bitartean, Espainiako etxeen %13 - %21 kide bakarreko izatera pasa ziren, batez ere, 25 – 34 urte bitarteko gazteek eragindako gehikuntza izan zen. Krisiaren ondorioz bilakaera hori bezatua izan bada ere, soziologoen arreta ez-ezik –biztanleriaren ohituren eta interesen artean joera berri bat nabaritu baitute– enpresena ere berenganatu dute, bereziki, elikadura sektorekoena, talde horretan estali beharreko merkatu-zokoa ikusten baitute. Sektore baliotsua da, bakarrik bizi direnek gainerako biztanleriak baino %65era bitartean gehiago gastatzen baitute elikagaiak erosten. 

Supermerkatuan aurreztea

Izan ere, bakarri bizitzeak –krisi garaian, gainera, gehiago– kasu gehienetan, eremu desberdinetan gastua kontrolatzea eskatzen du, elikadura-eremutik hasita. Bakarrik bizi direnek, sarritan, sobera geratutako janaria bota egin behar izan dute hondatu egin delako. Baina, badira zenbait supermerkatu,  Alcampo, Carrefour, Mercadona esaterako, “ezkongaietara” egokitutako –horrela etiketatzen dituzte– gero eta produktu gehiago eskaintzen hasi direnak, banakako anoak enbasatzen dituzte errazago kontserba daitezen. 

Gehienetan, jaki prozesatuak edo aurrekuzinatuak izaten dira, bakarrik bizi diren pertsonen dietan oinarrizko direnak, denbora faltagatik edo mahaikide bakarrarentzat janaria prestatzen denbora gehiegi igarotzeak ez duela merezi uste dutelako sukaldaritzari denbora gehiegi dedikatzen ez diotenena. Baina badira, galkorrak ez direlako bere despentsan inoiz falta beharko ez luketen produktuak ere, hala nola: olioa, gatza, azukrea, pasta, arroza edota lekaleak kontserbatan. 

Produktuak banakako anoatan jartzeaz gain, aurrekontua gainditzea eragozteko badaude elikadurari dagokionez jarraitu beharreko beste zenbait aholku soil ere, esaterako, merkataritza-gunera erosketen zerrendarekin eta urdaila beteta dugula joatea (urdaila hutsik edukitzeak benetan behar ditugun baino elikagai gehiago erostera bultzatzen baikaitu) eta lagun bakarrak kontsumitzeko handiegiak diren produktuak lagunen batekin partekatzea. Halaber, zenbait erosketa Internet bitartez  egitea ere merkeago atera dakiguke. 

Etxean aurreztea

Behin etxean gaudela, egun bat baino gehiagotarako kuzinatzea komeniko da eta anoak izoztea. Une hori energia aurrezteko aprobetxa daiteke; horretarako, kuzinatzerakoan, kazolei tapak jarriko zaizkie eta, gainera, kazolak hura berotzen duten sukaldea baino handiagoa izatea komeniko da; sukaldea bitrozeramikazkoa bada, janaria guztiz egin baino minutu batzuk lehenago itzaltzea izango da beste aholku bat, horrela, hondar-beroa hobeto aprobetxatuko baita. Jaiak desizozteko, haiek hozkailuan denboraldi batez uztea egokiagoa izango da mikrouhina erabiltzea baino. Edota labearen ordez mikrouhina erabiltzea, labeak askoz ere kontsumo elektriko handiagoa baitu. 

Etxeko etxetresna elektrikoei dagokienez, energetikoki eraginkorragoak direnak erostea komeniko da; izan ere, nahiz eta hasiera batean besteak baino garestiagoak izan, epe luzera, merkeago ateratzen dira, aurrezteko aukera ematen baitute. Konektatuta ez daudenean desentxufatzea da egokiena edota etengailuaz hornitutako erregleta batera konektatzea. Horrela, “egoneko energia” deituak eragiten duen gastua ekidin ahal izango duzu. 

Ontziak eskuz garbitu beharrean, ontzi-garbigailua erabiltzea gomendatzen da, harrigarria badirudi ere, ur gehiago (bereziki, ur beroa) aurrezten baita. Onena ikuzgailua danborra beteta dagoenean erabiltzea izango da, edota karga erdiko aukera erabiltzea hori ahalbidetzen dutenen kasuan. Eta garbigarriak erabili ordez, askoz era aukera ekonomikoagoa izan daiteke ekobola deitua erabiltzea. 


 
Gaiarekin lotutako artikuluak:

Energia-eraginkortasuna etxean

Energia aurrezten ikastea

2009 ko apirila k 13


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.