Landareen bitartez energia aurreztea - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Energia etxean > Erreportajeak > Energia aurreztea
Landareen bitartez energia aurreztea

Zuhaitzek eta landareek dekorazio-funtzioa betetzeaz gain, etxea klimatizatzen ere lagun dezakete. Udako beroak iristean, ematen duten itzalak eta hezetasunak giro freskoagoa eta atseginagoa sortzen laguntzen dute aire girotua konektatu beharrik gabe.

Aire girotuko aparatuek elektrizitate-kopuru handia kontsumitzen dute eta gehiegi erabiliz gero, gainera, osasun-arazoak eragin ditzakete, horien artean, gripeak, hotzeriak, bronkitisak eta buruko minak. Zenbait landare etxebizitzan zehar modu egokian banatzea tenperatura goxoagoa lortzeko alternatiba naturala eta apaintzailea da, giroa hezetzen laguntzen baitu landareak ureztatzeko erabilitako ura epidermisean dituzten estoma izeneko zulotxoetatik lurruntzean.  

Lorategia edukiz gero 

Landare igokariez baliatzea aukera egokia izan daiteke. Murrua estaltzen duen landare igokariak murruaren itxura nabarmentzeaz gain, barrualdera itzala egiten du eta hezetasun eskaintzen du, biak ere oso estimatuak. Landare-mota aukeratzerakoan, hosto erorkorrekoa izatea gomendatzen da, udan itzala egin dezan eta, neguan, eguzkia estali ez diezagun; horrela, hostoak erori ostean, murrua bistan geratuko da eta intsektu eta animalia gogaikarrientzako habitatzat ez du balioko. 

Landare igokari mota batetik bestera aldatzen diren ezaugarriak ere kontuan hartzea komeni da, esaterako: zuzenezko eguzki-izpiak jasan ditzakeen edo toki itzaltsuetan kokatu behar diren; landare horiek landatu behar ditugun tokian zenbateko haizeak jotzen duen. Heskaiek, zuhaitzek eta zuhaixkek ere itzal atsegin hori sortzen laguntzen dute. 

Etxe barrurako 

Landareak primerakoak dira, izan ere, airean dauden lizun-esporen, hautsaren eta bakterioen kontzentrazioak murrizten dituzte; ioi negatiboen kontzentrazioa gehitzen dute eta etxetresna elektrikoek igorritako eremu elektriko positiboak konpentsatzen dituzte; udan, giroa hezetzen dute eta, neguan, bero apur bat sortzen beste edozein izaki bizidunen moduan. Leiho inguruetan kokatuta, kanpotik datozen zaratak arindu ditzakete. Eta, noski, aipatutako hori guztiaz gain, dekorazio-funtzio garrantzitsua betetzen dute, giro alaiagoa eta lasaiagoa eskainiz. 

Gela bakoitzeko tenperaturaren eta argitasunaren arabera, espezie egokiak bilatu beharko dira, berogailuengandik eta erradiadoreengandik urrun jarri behar dira eta gehiago nabarmentzeko zintzilikako saskiak eta idulkiak, estilo eta material-mota askotakoak, erabil ditzakegu. Gela argitsua bada, adibidez, bromeliak, pentsamendu afrikarrak, alegria loreak, begoniak, orkideak, bromeliazeak eta abar  aukera ditzakegu; aldiz, argitasun gutxikoa bada, egokiagoak izango dira Aloea, Sansebiera, Cissus-a, zainzuri-landarea edo schefflera eta abar. 

Badira urte batzuk bonsaiak eta kaktusak modan jartzen ari direla, etxeari orijinaltasun puntua eskaintzen diote. Bukatzeko, bestelakorik uste bada ere, esan behar da landareak logelan edukitzea ez dela kaltegarria gauez oso oxigeno gutxi kontsumitzen baitute; maskotaren bat edo beste pertsonaren bat logelan edukita baino askoz ere oxigeno gutxiago. Gainera, egunez, kontsumo hori sobera konpentsatzen du arestian aipatu ditugun abantailak eskaintzeaz gain. 


 

Gaiarekin lotutako artikuluak

Aire girotua aurrezten duten leihoak

Energia era pasiboan aurrezteko erak
2008 ko maiatza k 12


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.