Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Sukaldea > Erreportajeak > Trikimailuak
Ozpin olioak: ongi apailatzearen garrantzia
Vinagretas

Barazkiak eta entsaladak, arraina lurrunetan egina edo egosita, lekari egosiak. Jaki horiek ez lirateke gauza bera izango ozpin olio on batekin apailatu gabe. Oinarrizko osagaiak olioa eta ozpina diren arren, beste batzuk gehitzeko aukera azaltzen dizugu.


Sinpleenetik sofistikatuenera, ozpin olioak sukaldaritzan beharrezko elementua dira eta errezeta ugariri azken ukitua emateko modua, hala, horien ezaugarriak hobetuz. Hosto eta barazki entsaladetan, barazkietan, arrainetan, lekarietan eta pastetan bikain gelditzen dira, aukera zabaleko hainbat adibide bakarrik aipatuta. Gainera, apailatzeko era osasuntsuak dira, egiteko oso errazak, eta azkarrak, ezaugarri oso garrantzitsua egun, minutuak urrearen prezioa dutelako.

Ozpin olioen oinarrizko osagaiak olioa eta ozpina dira. Bi produktu horietan aukera zabala dago. Dena den, olioari dagokionez, barietate onena olibarena da, birjinek finduek baino zapore fuerteagoa dutela kontuan izan behar da. Halere, birjina erabili daiteke eta ondoren arto olioarekin nahasi. Ez dugu ahaztu behar olio mota jakiaren osagaietara egokitu behar dela.

Bakoitzari, ozpin egokia
Era berean, merkatuan ozpin mota ugari daude: ardo zuriena, beltzena eta gorriarena, Jerezarena, cavarena, Modenakoa eta sagarrarena, denetan, suabeena. Ardoaren ozpinak eskarola eta hosto kixkurreko letxuga entsaladetan ongi gelditzen da, Jerezekoa arrainetan ezin hobea da, baita cavarena ere, horrekin ozpin olio hotzak eta beroak egin daitezke.Modena-koa alternatiba bikaina da haragia apailatzeko bada.Sagarrarena edo sagardoarena era guztietako lekari eta pasta entsalada arinekin egokiak dira. Beste aukera bat ozpina limoiagatik ordezkatzea da, hala ongailuak zapore suabeagoa izango du.

Nola prestatu?
Ozpin olioa prestatzeko modu tradizionala proportzio hau jarraitzea daparte bat ozpin eta hiru parte olio, nahiz eta bariazioak gustuaren araberakoak diren. Prestatzeko, ontzi batean ozpina harri, gatza edo gatza eta piperbeltza bota eta azkenik olioa gehitzen da. Ondoren asko irabiatzen da. Beste osagai batzuk baditu, beti olioa baino lehen gehitu behar dira saltsa behar bezala emultsionatu dadin. Gogoratu ozpin olioa aurrez egin daitekeela eta erabili arte ontzi ermetiko batean hozkailuan gorde daitekeela.

Haibat zapore aukeran
Bainao olioaz eta ozpinaz gain, aldaera originalak eta landuagoak prestatzeko produktu ugari erabili daitezke. Adibidez ozpinduak, pepinoak, kaparrak, arrautza egosia edo berakatza. Halaber, mostaza, fruitu lehorrak, pasak, eta belar usaintsu ugari gehitu daitezke, baita andere mahatsak eta ezti gozoak ere. Berakatza duena, adibidez, olioarekin, ozpinarekin, gatzarekin, piperbeltzarekin, azukre pixka batekin eta mostaza apur batekin egiten da, pastarekin oso ongi gelditzen da. Eztiarekin egindako barietateak rukula, eskarola eta konfitatutako tomateak dituen entsaladari oso ongi doakio; eztiaz gain, oliba olioa, sagar ozpina, baltsamiko tanta batzuk eta xehatutako albahaka bota dakioke. Bestalde, berroekin eta gaztarekin egindako entsalada xehatutako fruitu lehorrak, ozpin baltsamikoa, oliba olioa eta oregano pixka bat duen nahasketarekin bikain gelditzen da.

2005 ko martxoa k 7


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.