Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Sukaldea > Erreportajeak > Chef-aren iradokizunak
Ekialdeko gutiziak

Wok-ean prestatutako janaria, sushi barra birakariak, teppanyaki mahaiak (non, sukaldariak platera komentsalen aurrean prestatzen duen), dim-sum-ean espezializatutako jatetxeak eta abar. Ekialdeko sukaldaritza jatetxe txinatarretatik harantz doa.

Garai hauetan, modan daude eta ohituta gauden janari kontzeptuaren guztiz kontrakoa da. Hasteko, ekialdeko jatetxeak gune lasai gisa eratu dira,  leihate handiek eta argi ahulak bertan daudenak lasai, inolako presarik gabe, jatera gonbidatzen ditu. Gainera, tabakorik gabeko guneak eta lore naturalez apainduak izan ohi dira; horrek lasaitasun sentsazioa eta aisialdiko une horretaz gozatzeko aukera areagotzen du. 

Mundu gastronomiko horren eskaintza zabalak aukera desberdinak ematen ditu, hala nola: wok-ean prestatutako janaria aukera dezakezu, teppanyaki mahaiez soilik hornitutako tokiak edota dim-sum gozoak dasta ditzakezu. 

Ekialdeko sukaldaritzan funtsezkoa izaki, wok-a Txinan asmatutako zartagina da, Ekialdean oso famatu bihurtu dena. Bol itxurako ontzi bat da, beroa modu uniformean banatzen duena eta frijitzeko, ketzeko edo lurrunetan egosteko aukera ematen duena, nahiz eta eskaintzen duen teknika nagusia salteatua den, sukaldaritza txinatarrean asko erabiltzen den teknika, hain zuzen ere. 

Wok-a eta  zinta birakariak
Modu azkarrean eta soilean kuzinatzeko erabili ohi da. Egungo bizimodu unaturako primerakoa izan daiteke, osagai guztiak batera, oso azkar eta  egoste-puntuak desorekatu gabe kuzinatzeko aukera ematen baitu. Gainera, elikagaiak gozoagoak dira, kaloria gutxiago dituzte eta nutriente gehienak kontserbatzen dituzte.  

Bestetik, Wok jatetxeek etxera edo lanera eraman daitekeen janaria tokian bertan prestatzen dute eta eros daitezkeen ekialdeko zenbait produktu ikusgai jartzeko erakustokiak ere badituzte. 

Sushi taberna modernoak ere badaude. Horiek barra itxurako zinta birakariak (kaiten) dituzte eta hortik elkarren segidan plater hotzak eta beroak pasatzen dira bezeroak nahi duena aukera dezan. Sushia, sukaldaritza japoniarreko plater tipikoena, 1.300 urteko antzinatasuna duen teknika gastronomikoa da eta arroza, arrain freskoa eta barazkiekin prestatzen da mokadutxo txikien gisan eta kolore askorekin.  

Barra horietan, bezeroen aurretik igarotzen diren era askotako sushi anoak aurki daitezke bezeroek, besteak beste, makis (nori algaren –itsasoko alga-mota bat– laminaz egindako bilkariak arrozez, barazkiez eta arrain freskoaz beteak), sashimis eta nigiris sushi (arroz bol baten gainean jartzen diren arrain piezak), moten artean aukera dezaten.  

Teppanyaki mahaiak ere, jatorriz, japoniarrak dira; altzairuzko xafla bidezko sistema da, zeintzuen gainean, sukaldariak janaria komentsalen aurrean prestatzen duen komentsalak beretzako platera nola prestatzen den begiratzen duen bitartean. Behin menua aukeratutakoan, zenbait establezimendutan, sukaldari aditua labanak mugimendu malabarrez mugituaz janaria prestatzen hasten da jateko zain dauden bezeroak entretenitzen dituen bitartean. 

Teppanyaki mahaietan, arraina nahiz haragia presta daiteke (aingira plantxan, yakitori oilaskoa eta abar). Bestetik, menuaren arabera aukeratutako platerak arroz frijituarekin eta barazkiekin, plantxan eginak eta unean bertan moztuak, laguntzeko ohitura dago. 

Dim-sum, ekialdeko tapak
Baina mokadutxoak, tapa modukoak, jatea nahiago izanez gero, dim-sum-ean espezializatutako jatetxeetara joatea da aukerarik egokiena. Ohitura hori Cantoneko te etxeetan sortu zen, bidaiariak zetaren ibilbidean kokatzeko prestatuetan; hor janari-platerkada txikiak ematen hasi ziren infusioarekin batera. 

Dim-sum-ak barietate ugari eskaintzen dute. Produktu freskoekin eskuz egiten dira; errezeta exotikoak, baina, era berean, bakunak dira eta frijituta, lurrunetan edo plantxan presta daitezke. Aperitibo horiek lehen platertzat zerbitzatzen dira jatetxe txinatarretan. Errezeta horiek txinatar sukaldaritza tradizionalekoak nahiz sukaldaritza japoniarrekoak, vietnamdarrekoak, tailandiarrekoak edo malaysiarrekoak izan daitezke. 

Barazkiez betetako udaberri-bilkari ospetsuez gain, jaki gehiago eskaintzen dituzte, esate baterako: arroza barazkiekin eta perretxiko zatiekin nahastuta, hori guztia saltsa sendo batekin lagunduta; enpanadilla txinatarrak lurrunetan eginak eta izkirez eta barazkiez beteak martorri (Vegetarian Shrimp Dumplings) ukitu batekin; masa-bolak frijituta eta saltsa zuri batez, zerri-haragi zatiez eta barazkiez (Mashed Taro Treasure Boxes) beteta; txahal-haragizko bolak espeziekin (Niuwan); edota arrozezko pastazko kaneloien moduko bat eskuz ebakitako txahal-azpizunez beteta sojazko saltsa bereziarekin (Chanfen). Barazki-jaleek Su aukera dezakete, espinakez eta txingarretan egindako tofuz edo curryaz (txahala irinezko talotan) beteta. 

Beste herrialdeetan pizza-postuak edo saltxitxa-ogitartekoenak aurki daitezkeen moduan, dim-sum-ak Hong-Kongeko kaleko postuetan aurkitu ohi dira. Jatetxeetan, zerbitzariek hainbat plater kuzinatu berri eramaten dituzte mahaira; bezeroak zer nahi duen aukeratzen du eta langileak aukeratutako plater horiei dagokien prezioa paper batean jarri eta komentsalei emango die establezimenduaren sarreran. 

2007 ko abuztua k 6


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.