
Pilota bat bezain borobila, rugby baloi bat bezain obalatua, azal urreztatu edo berdekoa, leuna edo zimurtsua eta mami zuri, laranja edo berdekoa. Fruta bera baten aurpegi ezberdinak dira, meloia, horzkadaka jan dezakegun freskagarria.
Meloia jatorriz Afrikakoa eta Indiakoa da, baina grekoak eta, bereziki, erromatar ahozuriak izan ziren Inperioko ertz guztietan zehar meloia hedatu zutenak. Fruta urtsu bat zen, baina zaporerik ez zuena, eta horregatik gatzarekin
eta piperbeltzarekin jaten zen.
Meloi motak
Lehenengo meloi gozoak Armeniatik eratortzen dira eta Cantalupon (Italian) monjeek laboratu zituzten; gaur egun oraindik dirau izen hau duen barietateak, bere biribiltasunagatik, azal berde zaindunagatik eta mami laranjatuagatik (oso gozoa eta usaintsua dena) oso barietate bereizgarria dena. Galiako meloiek aurrekoen tamaina eta era antzekoa dute, eta azal berde horixka bat daukate, lasto-koloreko ildaskez estalia. Bere mamia zuria, melenga eta oso usaintsua da. Udako meloirik nagusiena apo-azal meloia da, obalatua da eta bere azala berde ilun zimurtsua da. Bere mamiak berezitasuna ematen dion osagaia da: zuria, gozoa, urtsua eta zapore onekoa. Ezti-meloia ere oso ezaguna da, azal urreztatua eta lurrintsua duena.
Meloi bat aukeratzean pieza on bat aurkitzea misterio bat da. Egia da gogorrak eta pisu handikoak hautatu behar direla (bere neurriari dagokionez), eta sudurrera hurbildu behar dugula bere usaina estimatu ahal izateko. Txortena erraztasunez kentzea ezinbestekoa da eta, arreta hauek guztiak kontuan hartuta ere, lehorreko laborantzaren jainkoiei otoi egin behar diegu mami gozo
eta urtsu hori zaporerik gabeko luzoker bat izatea gerta ez dakigun. Meloiak biltzeko orduan heltze-puntua zein den jakitea oso garrantzitsua da, adarrean heltzen ez bada, ez da gero ere helduko eta, eguzkia ezinbestekoa baitu bere karbohidratoak azukre bilakatu daitezen.
Meloia irekitzean zaporerik izan ezean, hobe dugu krema hotz bat egitea, eta serrano urdaiazpikoa eta oporto-kotak gehituko dizkiogu; bestela aguakatez, sagarrez eta gazta urdinez osatutako entsalada bati gehituko diogu edo edozein arrain keztaturi edo itsaskiari gehituko diogu, osagarri moduan, eta lehen plater fresko eta bikain bat izanen dugu. Edozein modutan ere, kontuan hartu beharrekoa da jengibre birrindua, lima edo limoi-zukua edo
jerez apur batekin ere bere zaporea indartu ahalko dugula.
Nola jan
Meloia on-ona ateratzen denean, den bezalaxe jatea da egokiena, eta hozkailura berriz sartzen dugunean plastikozko estalki bat jarrioko diogu, inguruko elikagaien usainak bizkor bereganatzen dituen fruta bat delako. Meloiak nahiko ondo onartzen du beste hainbat frutekin, , cavarekin eta ardo usaintsu eta gozoekin batera hartzea. Izozki ezberdinekin eta limoi-zukuarekin ere oso ona da, baita eztiarekin edo azukrearekin ere (kasu honetan izotz-edari freskagarri ezin hobea izaten da).
Meloiarekin konpota eta mermelada bikainak egin ditzakegu, beti ere oso gozoak diren zaporeak gustatzen bazaizkigu, eta chutney askotan parte hartzen duen osagarria da, haragi hotzekin batera hartzen den Indiako konpota gazi-geza bat dena.
Meloia uran oso aberatsa den fruta bat da, kaloria askorik ez duenez, argaltzeko dieta baten osagarri bikaina da. Pipita lehorrak ekialdeko lurraldeetan oso preziatuak dira janaurreko bezala hartzeko.
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.