Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Irabiakiak eta txokolatezko postreak
Chocolate

Udan forman egoteko dietak ugaritzen badira ere, txokolatea jateko gogoa urte osoan eutsi ezin dugun joera da. Txokolatea urte osoko klasiko bat da eta udan ere azaltzen da gastronomian, postreetan eta irabiakietan batez ere.

Udako beroak direla eta,
irabiakiak beti dira atseginak eta errefreskagarriak, bai gozagarritzat  eta baita janari on baten osagarritzat ere. Dietako osagarri bikainak dira, kaltzio dentsitatea handia duen elikagaia baita. Egunean txokolate ontzi bat hartuta, organismoak behar duen kaltzio kantitatearen herena hartzen dugu. Gainera, hainbat proteina mota du, hala nola kaseina, minbiziaren aurkako ezaugarriak dituena.
 
Bestalde, txokolatea zernahitarako erabiltzen da postreetan, eta errezeta ugari egin daitezke. Beraz, nahiz eta gantzak eta kaloriak izan, zaila da txokolateri ezetz esatea. Hona hemen ideia bat, dieta egin nahi duten pertsonek txokolatea kontzientzia alhadura gabe hartu ahal izateko: txokolatea kaloria gutxiko irabiakitan hartu. Edari bakoitzak 40 kaloria besterik ez ditu ematen. 200 ml esne txokolatearekin hartuz gero, 136 kaloria eta 3 gramo gantz besterik ez ditugu hartuko.
 
Etxeko irabiaki gozoa egin nahi badugu, txokolate beltza eta esnea dituen izozkia prestatu behar dugu irabiagailuan, izozkia erdi likido geratzen den arte. Bestalde, txokolate beltz hutsezko tableta bat hartu, birrindu eta irabiakiarekin nahastu behar dugu. Aparra areagotu nahi badugu,   besoa altxatu behar dugu irabiagailutik, makina irabiatzen ari den bitartean. Gero, ontzi luze batean zerbitzatu, lastoarekin. Ron tanta batzuk gehi daitezke, irabiatzen amaitu aurretik. Irabiaki gainean esne gaina ere ipin dezakegu, horrela benetan gozo geratzen baita. Hala ere, garrantzitsuena da oso hotz zerbitzatzea eta berehala kontsumitzea, udako beroarekin erraz honda baitaiteke, esnea baitu.
 
Moussea: azkar eta erraz egitekoa
Postreen artean, aukera sorta oso zabala dago. Txokolatezko moussea egin daiteke, erraz eta bizkor. Horretarako, txokolatea ontzi batean birrindu,   esnea gehitu eta Maria bainuan berotu. 3 arrautzen zuringoa bereizi eta nahasteari gehitu. Gero arrautzen gorringoak irabiatu eta azukrearekin nahastu, nahastea elur punturaino iristen den arte. Txokolatea urtuta dagoenean, elur puntuan dauden zuringoekin nahastu. Sutatik kendu eta ontzi batean utzi, paper gardenez estalita. Gero hozkailuan gorde behar da, gutxi gorabehera 2 orduz, 1º C eta 5º C bitarteko tenperaturan. Komeni da zerbitzatzen dugunean basafrutekin ateratzea.
 
Txokolatezko buñueloak ere presta ditzakegu. Horretarako, 100 gramo txokolate urtu eta beste 100 gramo esne gain likido behar ditugu. Guztia nahastu ontzi batean. Orea hozten denean, eskuz gerezi tamainako bolatxoak egin eta izozkailuan sartu. Izozturik daudenean orly pasta prestatu eta bolatxoak arrautza-irinetan pasatu, olio oso berotan eta ugaritan frijitu aurretik.
 
Brownie-ak: beste aukera ezin gozoagoa.
Txokolatezko brownie-ak beste aukera ezin gozoagoa ditugu. Brownieak egiteko mikrouhin labean ontzi bat sartu, gurinarekin, urarekin eta azukrearekin, irakiten hasten den arte. Gero, nahasteari eragin eta txokolatezko zatiak gehitu. Berriz ere berotu, noizean behin nahastuz, nahastea desegin egiten den arte. Bi arrautza gehitu, nahasteari ongi eraginez, eta, amaitzeko, gehitu   banilla, irina, legamia eta gatza. Ukitu berezia eman dakioke xehatutako intxar batzuk ipinita. Labean sartu eta eginda dagoela ikusi eta gero, hozten utzi. Dado itxurako zatitan moztu.
 
Tartak beste klasiko bat dira postreetan. Errezeta gozo-gozo bat dago txokolatea eta izozkiarekin egiten dena. Errezeta egiteko, ontzi batean txokolatea, gurina eta esnea jarri eta Maria bainuan berotu su geldoan, guztiz urtzen den arte. Gero sutatik kendu eta azukrea eta koko birrindua gehitu. Nahastea ontzi batean jarri, zanpatu eta hozkailuan hozten utzi, gutxienez bi orduz. Azken ukitua emateko nahi den zaporeko izozkia jarri gaineran. Menta hosto batzuk ere ipin daitezke apaingarritzat.
 
Elikagai tentagarrienetakoa den arren, txokolateak ez du mendetasunik sortzen. 50 gramo txokolate beltzek egunean behar dugun magnesioaren % 10 du ia. Magnesioa kaltzioa behar bezala xurgatzeko beharrezko minerala da.  Gainera, txokolatearen karbono hidratoak burmuinean serotonina sortzeko erabiltzen dira eta horiek lasaitasuna eta ongizatea ematen dute. Egia da gantz kantitate handia duela baina txokolateak duen guztia ez da txarra.
 


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.