Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > Erreportajeak > Platerak > Berdurak eta barazkiak
Aguakatea, ehundura eta zapore nahastezina
Aguakatea

Aguakatea exotikoa eta sentsuala da, eta, jatorriz, Erdialdeko Amerikakoa; ezarpen terapeutikoen egiazko sintesitzat hartzen da. Baina, batez ere, bere ehundura koipetsuak eta zapore leunak egiten dute plater ugariren osagarri egoki.

Hori Mexikoko nazioarteko platera da. Milaka urteko fruta da, eta bere berri dago, Mexikon, duela 7.000 urte ingurutik. Mexikoko kostaldera lehen espedizioak iritsi zirenean, XVI. mendean, neurri handiko eta itxura arraroko zuhaitz horiek aurkitu zituzten, eta, horien adarretatik zintzilik, frutak. Espainiarrek sartu zuten Ameriketako Estatu Batuetan, Txilen eta Europan, eta mediterraneoko kostaldean barreiatu zuten, bereziki, landaketa. Jatorriz, hiru barietate zeuden: Antilletakoa, pulpa koipetsu eta neurri handikoa; guatemalarra, neurri ertainekoa, azal gogorrekoa, haragi lakarrekoa eta heltzen zaila; eta mexikarra, txikia eta oso zaporetsua. Egun, udare-formako, azal zurkara eta berdeko eta pulpa koipetsuko eta trinkoko fruta horren 500  barietate baino gehiago daude munduan. Aguakatea urteko garai guztietan eta leku oso desberdinetan aurki daiteke; esaterako, Australian edo Hegoafrikan; eta jatorrizkoaren oso desberdinak izan daitezke: biribilak edo platano-formakoak, gorrixkak edo baita moreak ere .
 
Fruta afrodisiakoa.
Gantz askoko fruta da, eta proteina (ez da ohikoa landareetan hori aurkitzea), bitamina, gatz eta mineral ugari ere baditu; asko erabiltzen da dieta begetarianoan, haragiaren, arrautzaren, gaztaren edo eskortako hegaztien proteinen ordezko gisa. Hala ere, ez dira berdinak aguakate guztiak. Eskuarki, zati onenak pulparen zati argienak direla esaten da, nutriente gehiago eta gantz gutxiago dutela esaten baita, eta errazago digeritzen dira. Kolore berde biziko udarearen antzeko forma du eta aztekek "ahuacatl" (barrabil) esaten zioten, kondaira afrodisiakoaren oinarriak finkatuz. Tradizioak dioenez, amerikar indigenek zentzumenak berotzen eta libidoa askatzen zuela uste zutelako hartzen zuten, eta ospe horrek mende luzetan iraun du.
 
Erosteko garaian, hatz lodiaz frutaren goiko zatia ukitzea komeni da, eta bigunegi ez egotea, pasata egongo baita. Pieza gogorregiak hartuz gero, onena egunkari-paperaz bildu eta, egun batzuetan, hozkailutik kanpora uztea da, ehundura egokia hartu arte.
 
Prestatzeko garaian, jan aurretik prestatzea komeni da, airearekin kontaktu luzea izanez gero, oxidatu eta belztu egiten baita, alkatxofarekin gertatzen den moduan. Hori ez gertatzeko, limoiaz eta ozpinaz apaila daiteke. Olioari dagokionez, dosiak gutxienekoa izan behar du, pulpa oso koipetsua baitu fruta horrek. Izan ere, barietateren baten % 30eko gantz-ehunekoa izan dezake; hau da, oliba batek baino handiagoa.
 
Aguakateak, bere baitan, zapore bikaina, sendotasun berezia eta sukalderako aldakortasun handia ditu. Mexikar errezeta errazak egiteko aukera ematen du; adibidez, ogi berotan eman daiteke, gatz eta limoi-zuku pixka batez, edo ongailu gisa erabil daiteke arto-tortillan, kremetan, edo horren bidez egindako gisatuentzako saltsatan; hala ere, guakamolea da Mexikoko nazioarteko platera. Hori txikitutako pasta da, eta tipula oso xehatua, martorria eta, batzuetan, txilea izaten ditu. Nahastea egin ondoren, arto-taloan ematen da. Etxeko guakamolea prestatu nahi bada, edo martorririk ez badugu, perrexila erabil daiteke, biak familia berekoak baitira,  edo, nahiago bada, limoi eta salbia nahastea.
 
Sukaldean erabiltzea.
 Aguakateak ez zuen eragin handirik izan, mendebaldeko sukaldeetan, hirurogeiko hamarkadara arte; orduan hasi ziren zenbait sukaldari errezeta batzuetan sartzen. Eskuarki, oso ondo geratzen da arrainekin (naturalean edo marinatuta), edo itsaskiekin eta krustazeoekin. 
 
Modu askotan erabiltzen da egun. Erditik ebaki eta koilara batez jan daiteke barrualdea, hezurra atera ondoren. Hezurra haragia hondatu gabe ateratzeko, labana baten puntaz sastatu behar da, eta mugitzen den bitartean atera, oso kontuz. Pulpa errazago askatzeko, azala, barrutik, koilara baten bidez ingura daiteke.
 
Gordina nahiz egosita kontsumitzen da eta, askotan, barazkiak edo frutak bezala prestatzen da. Entsaladetan prestatzen da, antxoekin eta pikillo piperrekin, edo tomateak entsaladan jarrita. Fresko ere kontsumitzen da, urdaiazpikoz lagunduta edo   izokinez eta karramarroz beteta. Aguakatearen pulpa gurin gisa ere erabiltzen da, limoiaz eta olioz apailatuta, eta osagai nagusia izaten da kokoz egindako zopa hotz landuetan (Mexikoko plater tipikoa), ganba-betegarrietan edo otarrainxka gainerreetan.
 
Meloia, udako fruta

2005 ko abuztua k 31


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.