Postre italiarrak... etxean - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > Erreportajeak > Platerak > Postreak
Postre italiarrak... etxean

Italia artisten lurraldea da, baina zalantzarik gabe, arterik gorena bertako sukaldaritzan datza. Pastaz gain, gastronomia italiarrak etxean erraz presta daitezkeen postreen errezetak ditu.

Ez da beharrezkoa Italiara joatea bertako gastronomiaz gozatzeko. Plater italiar asko mundu mailan ezagunak dira eta horren adibide dira goza daitezkeen hamaika postre italiarren errezetak. 

Gozgintzako klasiko bat tiramisú-a da. Horretarako, ondokoak behar dira: arrautza, hautseztatutako azukrea, mascarpone gazta, txanpainatutako dozena bat bizkotxo, kafe expreso hotza, rona, hautseztatutako kakao koilarakada batzuk eta gatza. Hasteko, zuringoen begiak banatu eta ontzi desberdinetan kokatu. Begiak hautseztatutako azukreaz irabiatu krema trinkoa lortu arte eta apurka-apurka mascarpone gazta gehitu. Zuringoak elur-puntuan irabiatu behar dira, gatz apur batekin eta ondoren gazta-kremarekin batu. Beste ontzi batean, rona eta kafea nahastu, eta bizkotxoak bertan busti, gehiegi busti barik. Erretilu batean kokatu eta gainean gazta-krema jarri, gaina hauts-kakaoz hautzeztatu eta hiru orduz edo hozkailuan gorde.

Gozogintza erraza

Italiako Toskanan ezagunak dira cantuccini  izeneko gozoak. Horretarako, irin-sumendia egin eta apurka-apurka azukrea, gatz apur bat, laranja-azala (alderdi zuria ez), anisezko hazi batzuk eta almendrak azal eta guzti gehitu. Guztiaren gainean arrautza bi apurtu eta kontuz oratu. Nahasketa oso siku geratzen bada, esnea gehitu. Ore horrekin bi atzamar inguruko bi barra egin, labekatu eta arrautza-begiz zertzelatu. Hamabost minutu inguruan labekatu ostean, 190ºC-tara, zeiharka moztu cantuccinien ohiko ixura lortzeko eta beste bost minutuz labekatu.

Ciambrella romagnola da beste postreetako bat, erroskoaren antzekoa eta antzeko eran prestatzen dena. Irin-sumendia prestatu eta erdialdean azukrea, gurina, banilla eta arrautzak ipini. Sumendiaren inguruan legamia hautseztatu eta barrualdeko osagaiak soilik oratu. Esnea gehitu eta dena nahastu ore trinkoa lortu arte, eta ondoren pausatzen utzi. Nahi baduzu, limoi-birrinak gehitu. Ondoren, mahai gainean arrabol batez zabaldu, marmeladaz bete eta itxi. Kanpotik, arrautzaz zertzelatu eta azukrea gehitu. Azkenik, labean sartu ordu erdi inguruan, 180ºC-tara.

Bukatzeko, zerbait samurra

Janari ugari jan ostean, oso postre egokia panna cotta da, Piamonteko gozoa eta flanaren antzekoa, nahiz eta trinkoagoa den. Flan edo puding-aren moldeekin egin daiteke. Kazola batean, esnegaina, esnea eta azukrea sutan jarri eta ondo irabiatu krema finoa bihurtu arte. Bestalde, gelatina jarri beratzen.

Esnegaina irekiten denean, sutatik kendu baina jarraitu irabiatzen eta bi minutu ondoren, gelatina gehitu eta atzera ere irabiatzen jarraitu. Lortutako nahasketa moldera bota, pausatzen utzi eta ondoren, hiru orduz edo hozkailuan gorde zerbitzatu aurretik. Postre hori zerbitzatzean, txokolate bero kremarekin edo fruitu gorriekin zerbitza daiteke.

 

Gaiarekin lotutako artikuluak 

- Frutadun postreak

- Ahaztutako postreak

 

2008 ko apirila k 14


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.