Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > Erreportajeak > Platerak > Postreak
Frutadun postreak

Mazedoniak, konpotak, sorbeteak, papiloteak eta abar … Frutek konta ezin ahala aukera eskaintzen dituzte postre freskagarriak prestatzeko orduan, eta udan, fruta bere momenturik onenean egon ohi da. Imajinazio apur bat baino ez da behar.

Beroa iritsi da eta horrekin batera plater energetikoak, denbora batean bada ere, alde batera uzteko beharra. Fruten munduak kolore, zapore eta begientzat erakargarriak eta ahosabaira gozoak diren testuren aukera-sorta zabala eskaintzen dute; postre harrigarriak prestatzeko aukera ezin hobea da. Aukera sinpleenetatik, garbituak eta gordinak eta baita gainerreta ere, edozer egin daiteke eremu horretan. Gainera, frutekin egindako postreak egokiak dira haurrei fruta janarazteko. 

Lehentasun-ordenaren arabera, honela sailkatzen dira: sandiak, freskagarriak eta nutritiboak, sorbeteak egiteko ezin hobeak; mertxikak, udan aurki daitekeen frutarik gozoenetako bat; bananak, mazedoniari gorputza ematen diotenak; basafrutak nutritiboak eta anana, zuntz asko duena. Gainera, izozkiak, jogurtak, gazta edo gaztanbera pieza horiei lagunduta jateko saltsa paregabe bihur daitezke; frutarekin beraiekin ere, esaterako, mertxikekin, laranjekin edo abrikotekin, errezeta horiei ukitu sofistikatua ematen dioten saltsak presta daitezke. 

Basafrutak atsegin dituztenek zopa freskagarri bat aukera dezakete frutazko izozki bola batekin lagunduta jateko. Fruta aleak garbitu eta paper xurgatzailearekin lehortzen dira. Bestetik, mertxika zatitua, mugurdiak, azukrea eta limoi-zukua irabiagailuaz txikitu eta iragazkitik pasako dira. Entsalada-ontzi batean marrubiak zatituta, mugurdiak, ahabiak, masustak eta andere-mahatsak jarriko dira eta aldez aurretik prestatutako saltsa gehituko zaie. Zerbitzatu aurretik, ordu batzuetan hozkailuan jalkitzen uztea komeni izaten da. 

Izozkiarekin eta mazedonian
Beste errezeta erraz bat prestatzeko, hondo lodiko ontzi batean azukrea, laranja-azala eta katilukada bat ur jarriko dira. Irakin egiten utziko zaio harik eta almibar argi bihurtu arte; eta, ondoren, kanelaz eta limoi-zukuaz aromatizatuko da. Bestetik, kazola batean, almibarretako mertxika batzuk ur irakinetan egingo dira samurtu arte, baina ez dute bigunegi geratu behar. Zuritu eta hozkailuan utziko dira beren almibarretan hoztu daitezen. Bien bitartean, saltsa bat prestatuko da mugurdiak birrinduz; eta hori iragazki batetik pasa ostean, limoi-zukua eta glas azukrea gehituko zaizkio. Dena nahastu eta hozkailuan utziko da. Mahaira ateratzeko, kopa batean banillazko izozki-bola bat jarriko da, gainean, mertxika erdi bat jarriko zaio eta, ondoren, mugurdi saltsaz estaliko da eta esne-gainez, mugurdiez eta xerratan ebakitako almendra bidez apainduko da. 

Otordu zoragarri bati akabera emateko modu paregabe izan daiteke  mazedonia. Hori prestatzeko, mertxika batzuk zuritu eta atal ertainetan ebakitzen dira. Gauza bera egingo da abrikotekin eta aranekin. Bestetik, mahatsak eta mugurdiak garbitu, xukatu eta lehortuko dira paper xurgatzaile bidez. Ontzi batean, kokozko likorea, laranja-zukua, koko arraspatua eta azukrea nahasten dira. Frutak nahasketa horrekin bustiko dira eta platera hozkailuan jalkitzen utziko da. Platera mahaira atera behar denean, frutak plater bakoitzean modu apainduan jarriko dira eta beratze-likidoz bustiko dira. 

Mazedonia horren aldaera bat honela presta daiteke: era askotako frutak garbitu, xukatu eta zatituko dira, esate baterako, marrubiak, mugurdiak, mertxikak, gereziak eta abrikotak. Entsalada-ontzi batean jarriko dira eta limoi-zukuaz bustiko dira oxidatu ez daitezen. Bestetik, txokolate zuria atal txikitan zatituko da eta irabiagailuz birrinduko dira. Bien bitartean, ontzi batean, esne-gain likidoa berotuko da eta lehenengo burbuilak agertzen direnean, txokolatearen gainera botako da eta ondo irabiatuko harik eta krematsua geratu arte. Platereko aurkezpenean, frutak alde batean eta txokolatea bestean jarriko dira.   

Broxetak eta papilloteak
Sukaldaritza modernoak frutazko broxetak prestatzeko aukera ematen du. Fruta aleak aukeratzerakoan, helduta daudenak hautatu behar dira, baina gehiegi helduta ez daitezela egon.  Fruta aleak garbitu eta zatitu egingo dira eta eztenean jarriko koloreak nahastuz begien erakargarri. Aldez aurretik berotutako plantxa batean jarriko dira erretzen eta pixka batean utzi ondoren, azukrea nahastuko zaio. Bestetik, pitxer batean, zatitutako hainbat kiwi eta esne-krema nahastu eta dena irabiatuko da, ondoren, azukrea nahastuko zaio eta gorde egingo da. Zartaginean gurina eta ataletan zatitutako mandarina batzuk salteatuko dira eta plater batean jarriko broxeten eta kiwi-saltsaren osagarri gisa. 

Frutak papillotean prestatzea, egiten erraza izateaz gain, kaloria gutxiko jakia da. Basafrutak eta ataletan zatitutako mertxikak hartu eta nahastu egiten dira. Ondoren, portzioetan zatitzen dira eta aluminiozko paperaren gainean jartzen – alderdi matearen gainean  jartzea gomendatzen da itsatsi ez daitezen–. Bestetik, esne-gain likidoa ezti apur batekin, intxaur muskatuarekin eta lima-birrindurarekin nahastuko da eta frutak nahasketa horrekin bustiko dira. Aluminiozko papera itxi eta su handian erreko dira labean hamar bat minutuz. Behin egiten direnean, papilotean zerbitzatuko dira menda freskoaren hostoez apainduta. 

2007 ko ekaina k 11


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.