Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > Erreportajeak > Platerak > Arrainak
Ostrak, mokadu gozoa

Molusku horren espezie jangarri anitz daude, denak oso preziatuak. XIX. mendera arte itsasoan bertan arrantzatzen ziren eta gaur egun hazi egiten dira ondoren saltzeko. Erosi aurretik, komeni da kontu batzuk argi izatea.

Ostrei buruz hitz egiten dugunean, ohikoa da horiek ahalmen afrodisiako, xanpainaz lagundutako janari exotiko eta luxuzko inguruekin lotzea. Molusku bibalbo hori itsas-sakonera handian hazten da eta bere espezieko bestelakoen kasuan bezala, elukaduraren eta uraren tenperaturaren arabera, aldizka sexuz aldatzeko berezitasuna du. 

Greziarren garaian ostra zapalak erabiltzen ziren boto-txarteltzat. Halaber, herritarrak erbesteratzeko erabiltzen ziren eta horren ondorio da ostrazismo hitza. Hala ere, erromatarrek nahiago zituzten janaritzat eta ostearius izeneko ogi batekin batera jaten zituzten. Erdi Aroan Galiziako itsasadarretik Leongo Gortera garraiatzen zituzten elurrez babestuta eta XVIII. mendean hasi ziren benetako jaki gozotzat hatzen. 

Mota desberdinak

Munduan ostra mota desberdinak daude. Haietako bakoitza egoera oso desberdinetan bizi da (tenperatura, gazitasuna edo elikatzen direneko uraren nutrienteak). Alderdi hauek dira haien zaporea desberdintzen dutenak. Esaterako, adituen arabera, Ozeano Bareko uretako ostrak dira gozoenak, ehundura zein zapore aldetik.

Sukaldaritzan bi mota erabili ohi dira: zapala edo europearra eta japoniarra (kizkur itxurakoa). Frantziako Arcachon-eko badia da, Marennes-Oléron-ekoarekin batera, ostra-larben Europako lehen haztegia. Arcachon-eko ostra horiek, oro har, bi taldetan banatzen dira: zapala eta gigas-a, Britainiar Kolombiakoa jatorriz eta Portugal-eko ostraren parekoa, 1970ean gaixotasun batek txikitu zuena. Galiziako ostrak ere oso ezagunak dira, batez ere euren zapore eta haragi kopuru handiagatik.

Hain plater preziatua denez, beste garai batzuetan kopuru handian arrantzatzen ziren. Hala ere, XIX. mendean gutxitu egin ziren eta atzera ere espezieak biziraun zezan bermatzeko, alderdi batzuk birplanteatu ziren. Lehen, “erre hizkidun hilabeteetan” kontsumitzen zen (itsaskiak bezala), baina gaur egun ostrak mintegi eta haztegietan hazten dira eta urteko edozein sasoitan aurki eta kontsumi daitezke.

Erostean, beti itxita

Merkatuan erostean, kontu batzuk argi izan behar dira. Ostrek, beren ingurutik aterako dituztela antzematen dutenean, erabat ixten dituzte beren maskorrak eta era horretan mantendu egiten dira. Horregatik, garrantzitsua da beti ostra itxiak edo erostean arraindegian bertan irekitakoak erostea. Baztertu egin behar dira kuskua irekita dituztenak, baita oso gutxi irekita badaude ere, segur aski hilda egongo baitira. Gainera, irekitzean, hezetasuna erraz galtzen dute eta sikatu egiten dira.

Aurkeztean, ostrek haragi dirdiratsua, hezea eta hanpatua eta usain ona izan behar dute. Irekitzean, haragia berehala barnebiltzen da eta horrek bizirik dagoela esan nahi du. Komeni da, behi irekita, ondorengo 3-4 orduetan jatea. Udan, beranduenik ere, egun batetik bestera kontsumitzen dira, itxiak eta hozkailuan edo ur-izotzetan gordeta. Neguan epe hori apur batez luza daiteke. 

Behin etxera eramandakoan, ireki eta ezpal edo ezpurutasunen bat kentzea baino ez zaigu falta. Merkatuan “forquiñas” izeneko sardexkak daude ostrak kuskutik kontuz ateratzeko, osorik geratzeko eta berehala ahoratzeko. Sukaldaritzako adituek 4 edo 5 ostra jan ostean, ogi txigortua gurinarekin apur bat jatea gomendatzen dute dastamen-papilak neutralizatzeko.

Ostrak  gratinatuta, gisatuta, erregosita edo gisatuetan jan daitezke. Hala ere, erarik errazena modu naturalean jatea da, limoi tanta batzuekin eta ardo zuri gozo edo xanpainarekin, molusku hori osotasunean gozatzeko. Era berean, gin-tonic-arekin prestatuak, egur desberdinekin keztatuak eta ondoren latetan merkaturatuak ere badaude. Japonian, esaterako, frijitutako ostrezko izozki krematsua zabaltzen ari da herritarren artean. 

Gaiarekin lotutako artikuluak

Itsasoko krustazeoak, festako izarrak

Itsaskia: oso nutritiboa den luxua

2008 ko urtarrila k 23


Confianza online-ra sarrera

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.