Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > Erreportajeak > Platerak > Arrainak
Itsaskia: oso nutritiboa den luxua

Laura Ochoa

Plato de mariscos

Bankete eta ospakizunei lotuta dago, gabonetako menuetan ohiko platera izaten da mariskoa. Aparta izateak eta prezio altua izateak eukera berezietarako ahogozagarria bihurtzen dute. Baina bere presentzia eta festa zaporearen atzean bere sukaldeko bertuteak areagotzen dituzten nutrizio propietateak daude.


Itsaskiek zale ugari dituzte eta Gabonak iristean inoiz ez bezala gozatzen dute beren xarmarekin. Urtearen garai honetan
direnak eta ez direnak gastatzen dira gastronomiako kutixietan eta, beraz,
mahaian edukitzeko aukera ezinobea da. Litekeena da bere zaporeaz gozatzen denean ia inork kontuan ez edukitzea bere osaketa nutrizionala zein den, osasunarentzat
abantailak dituen edo kontsumoa kontrolatzea beharrezkoa den.
Galdera horiek txangurru bat jateari xarmarik kendu gabe, ez dago gaizki bere oskolaren azpian zer dagoen jakitea.

Krustazeoak eta Bibalbioak
Lehenik eta behin, itsaski mota ezberdinez hitz egin dezakegu. Alde batetik krustazeoak daude, familia honetakoak dira ganbak, otarrainxkak, zigalak, karramarroak, txangurruak, buiak, otarrainak, etab. Bestetik, bibalbioak deiturikoak daude, hau da, maskorra daukatenak: txirla, muskuilu, berberetxo, ostra, beste batzuen artean. Batzuk zein besteakoso aberatsak sira gatz mineraletan, batez ere burnian, zinkean, potasioan eta iodoan, nahiz eta espeziearen arabera konzentrazioak aldatu egiten diren.

Mineral horietako bakoitzak organismoan duen funtzioaren arabera, potasioa gorputzaren oreka hidrikoa eta bihotzeko giharren egoera ona mantentzen duen depuratzailea dela esaten da. Bestetik, burniak B12 bitamina xurgatzen du eta hemoglobina eraketan beharrezkoa da, iodoak berriz ilearen eta azazkalak hazteko ezinbestekoa da eta glandula tiroideak ondo funtzionatzeko ezinbestekoa da. Azkenik, zinkak antioxidatzaile lana egiten eta zelulen zahartzea atzeratuz, eta fosforoak organismoaren hezur egitura sartzen laguntzen du.

Bitamina ugari dituzte
Mikronutrienteen eremutik atera gabe itsaskiek bitamina garrantzitsu asko dituzte.Aren eta B taldekoen kasuan. Lehengoaren eskasiak larruazaleko arazoak sortzen ditu, izan  ere azalari elastikotasuna ematen dio, baita ikusmen arazoak ere. B2, B6 eta B12 bitaminek ordea karbono hidratoen, gantzen eta proteinen metabolismoarekin zerikusia dute.

Azken horiek dira,hain zuzen ere, itsaskietan kopuru handitan daude, eta gantzetan ez dira oso aberatsak. Poliinsaturatuak ditu (omega 3 azidoak), osasungarritzat jotzen den barietatea. Egia da proteina eta gantzen proportzioa hobea dela maskorra duten itsaskietan, eta nutritiboagoak izateaz gain gutxiago gizentzen dutela. Era berean kolesterol konzentrazio justua dute, krustazeoetan ordea maila altuan aurkitzen da eta kolesterolarekin lotutalp trastornoren bat baduzu neurriz jan behar dira.

Itsaskiak dituen proina aberastasuna guztiarentzat eta guztientzat ona bada ere, organismoaren ehunen osaketan eta birsorkuntzan laguntzen baitute, azido urikoa dutenentzat arazo iturri izan daiteke. Haragi gorriekin edo arrain urdinekin gertatzen den bezala, ez da komeni gehiegi jatea. Guztientzat positiboa dena kaloria ekarpena da:Produktuaren 100 gramoko 100 kaloria inguru.

Bere propietateak galdu gabe
Itsaskien abantailak prestatzeko oso errazak dira eta nutrio osaketa ondo errespetatzen dute. Oro har, bibalboak lurrunetan hartzen dira, teknika horrek ez ditu zaporea eta bitamina eta mineral dosiak aldatzen. Beste barietate batzuk egosita prestatzen dira, baina egosketa denbora oso laburrekin. Dena dela, osasunagatik eta ahosabaiagatik hobe da prestatzeko modu horiek erabiltzea eta ozpin-olioak edo entsalada berdeak edo pasta entsalada errezetatan jatea.

Freskoak, osasuntsuagoak dira.
Itsaskiez gozatzeko oso garrantzitsua da freskotasun bermeak izatea eta dagozkion osasun kontrolak pasa dituela ziurtatzea. Bibalboak bizirik erosi behar dira, maskorra puskatu gabe eta prestatzean irekitzen direnak bakarrik jan. Krustazeoak, bizirik edo egosirik eros daiteke, kolore ona izan behar dute, leunak egon eta oskola eta haragia banatzean erresistentzia pixka bat nabaritu behar da. Gaur egun, merkatuetara inolako kutsadurarik gabe iristeko kontrolak daude, nahiz eta etxean, hozkailuen sartze beharrezkoa da eta berehala kontsumitu edo izoztea.

2004 ko abendua k 22


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.