Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > Erreportajeak > Platerak > Arrainak
Itsasoko krustazeoak, festako izarrak
Crustáceos

Ganbak, otarrainxkak, izkiratzarrak, abakando eta otarrain ederrak, eta gainerako ahaideak, familia handi baten parte dira, eta familia horretako beste kide batzuk ur gozo eta gazietan bizi dira. Luxuzko elikagaia dira eta mahaia festa bihurtzen dute.


Krustazeoen ezaugarri da gorputza oskol gogor batez estalita dutela, eta, batzuetan, kelak dituzte euren buruak defenditzeko eta elikagaiak lortzeko. Entzutetsuenak abakandoak dira, 10 hankadunak. Hanketako bi kela handiekin amaitzen dira, eta, bestetik, otarraina, kela txikiagoak dituena. Biek gorputz zilindrikoa dute eta buztan handi eta lodia dute; horixe da, hain zuzen, euren gorputz osoko atalik preziatuena. Itsaskiz elikatzen dira, eta horrek zapore bikaina ematen die. Oro har, egosita jaten dira, nahiz eta plantxa eran eta arrozarekin, gisatuekin eta eltzekariekin ere prestatzen diren.

Karramarroen familiaren ezaugarri nabarmenena euren gorputz biribila edota arrautza formakoa da, hankekin inguratua. Karramarrorik handienak itsas buia eta txangurruak dira, eta haien ondotik, nekorak eta apaltxoagoak diren itsas karramarroak. Haien haragia izugarri goxoa da, eta oso preziatua. Itsas buia eta txangurrua prestatzeko formula ospetsuenetakoa txangurrua da, hau da, funtsean, haiek egostea eta labean gratinatzea. Nekorak eta karramarroak, egosita jateaz aparte, zopetan eta kremetan jarrita ere dasta daitezke.

Ganba ezagunak zuriak izan daitezke, adibidez, Huelvakoak, edota gorriak, Mediterraneokoak. Txikiak izoztuta egon ohi dira, eta egokiak dira zopak eta arroz-platerak egiteko. Posible da freskoak direnak bereiztea, antenak bere horretan edukitzen baitituzte, eta ezin hobeak dira egosteko edota plantxan jartzeko. Forma bera baina tamaina txikiagoa dute izkirek, eta euren ezaugarriak kolore laranja eta zapore bikaina dira. Beste izkira batzuk txikiagoak dira eta aurrekoengandik bereizten dira hortzdun mokoa dutelako. Ez dute izaten lau zentimetro baino gehiago luzeran, egosita jaten dira eta gatzetan ere eros daiteke. Haiekin oso tortila ospetsuak egiten dituzte Espainia hegoaldean. Otarrainskekganbaren antzeko gorputza dute, baina handiagoa. Grisak dira eta arrosak bihurtzen dira egositakoan. Onenak Mediterraneokoak dira, baina Atlantikokoak ere kalitate handikoak dira. Egosita eta plantxan jartzen dira, baina gisatuetan eta eltzekarietan ere aurki daitezke. Izkiritzarrak kolore gorri distiratsu nabarmena dute, eta buru handi eta oso zaporetsua. Bikaina da zopak eta itsaski-kremak egiteko, zaporea ematen baitiete, bai eta kolore erakargarria ere. Zigalekgorputz luzea dute, oskol gogorra eta kelak. Oso haragi delikatua dute eta pixka bat egosi behar dira bakarrik, edo pixkatxo bat parrilan erre.

Krustazeorik atipikoenak lanpernak dira. Azazkal formako oskola dute, eta harkaitzetara eusteko oina, eta horixe da jan daitekeen zati bakarra. Onenak oin labur eta lodikoak dira, eta izugarri goxoak dira besterik gabe ur irakinetan gatzarekin eginda.

Krustazeoak prestatzeko modurik ohikoena ur askotan gatzarekin egostea da, erramu hosto bat botata. Egoste-denborak krustazeoen tamainaren araberakoak dira, eta honako hauek dira: otarraina eta abakandoa, kilo bakoitzeko 20 bat minutu, txangurruak eta itsas buiak kilobakoitzeko 30 bat minutu; nekorak zortzi bat minutu; zigalak hiru eta bost minutu artean, tamainaren arabera, izkiratzarrak eta otarrainskak hiru eta bost minutu artean, ganbak minutu bat, eta izkirak eta lanpernak ur irakinetan gatza bota eta han sartzen dira, eta xukatu egiten dira ura berriz irakiten hasten denean . Parrilan erretzeko denborek antzekoak izan behar dute. Buztan salteatuak bakarrik jan behar badira, buruak gordetzea gomendagarria da, haiekin salda edo arraina egiteko osagai bikaina lortzen baita.
 

2003 ko abendua k 1


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.