Oporren eta udako gehiegikerien ondoren, elikadura orekatuari eusteko asmo onak itzultzen dira. Keinu bat zenbait elikagai, esaterako, azukrea, nutriente osasungarriagoez ordezkatzea izan daiteke.
Azukrea sarri askotan utzi ezin izaten dugun osagaia da. Baina, behin opor-garaia amaituta, “albo batera” uzten diren osagai horietako bat izan ohi da, bereziki, gure eguneroko dietan ordena apur bat jarri nahi denean.
Alabaina, ez dago zertan zapore gozoari uko egin beharrik. Gure inguruan, azukrea ordezkatu dezaketen eta, gainera, gure organismorako nutriente osasungarriak diren landare gozagarri asko aurki ditzakegu.
Hurbilen dagoen alternatiba osoko kanabera-azukrea edo azukre beltza da, azukre-kanabera birrinduta lortzen dena. Nutrientetan aberatsa da eta erregaliz ukituko zaporea du, melazatan edo “kanabera-eztitan” aberatsa baita.
Erremolatxa barietate desberdinak dituen barazkia da, besteak beste, gorria eta zuria, biak ere kanabera-azukrea baino asimilagarriagoa den azukre-mota batean oso aberatsak dira. Erremolatxa zuria, hain zuzen, osagai horren ekoizpenera zuzentzen da. Azukre-erromolatxatik ateratako azukrea azukre-kanaberatik eratorritakoaren berdin-berdina da, bien arteko desberdintasun bakarra, bakoitzaren iturburua izanik.
Arbasoen baliabideak
Antzinakoena den gozagarri naturaletako bat, eztia, gure etxeetan aurki dezakegun beste baliabide bat da. %40an fruktosa du eta kolorea, zaporea eta testura jatorrizko loreen araberakoa izango da. Bereziki, sendabelarrekin eginiko infusioak gozatzeko erabiltzen da.
Horren antzekoa da melaza edo kanbera-eztia, azukre-kanabera ehotzean eta zuku hori harik eta ura agortu arte egostean lortzen dena. Azukre finduak baino nutriente gehiego ditu eta oso zapore atsegina du, erregaliz ukituekin. Oro har, melazak zerealetatik abiatuz lortzen dira, esaterako, arrozetik, artotik edo garagarretik, eta oso aukera egokiak dira helburua gozatzea izanik zapore biziegia eman nahi ez zaionean.
Astigar-ziropa astigarretik (Kanadan eta herrialde nordikoetan dagoen zuhaitza) ateratzen den zukua da. Nutrientetan oso aberatsa da. Horren oso antzekoa da baita ere, sagar-ziropa, oso zapore suabea duena eta sagarraren zukua su motelean kuzinatuta lortzen dena; Sarritan, herrialde nordikoetan erabiltzen da eta astigar-ziroparekin gertatzen den moduan, erauzten den frutaren nutriente asko ditu.
Beste gozagarri natural alternatibo bat stevia da, jatorriz Brasilgo eta Paraguaygoa den zuhaixka batetik ateraten dena. Ez du kaloriarik eta bere hostoak azukrea baino hogeita hamar aldiz gozoagoak dira: lehortzen direnean, substantzia hidrosolubleen %42 inguru dute, baina likidoekin nahasten badira, are gozoagoak geratzen dira, esaterako, infusioekin nahastean. Gehitzen zaien elikagaien aroma indartzeaz gain, diabetikoentzat oso gomendagarria da, odoleko glukosa-maila erregulatzen baitute. Dendetan, ur-disoluzio kontzentratu moduan ere auki dezakegu eta bi tanta soilik aski izango dira behar den gozotasuna lortzeko.
Eskaria handitzea
Fruktosa eta sorbitola frutan egon ohi diren beste bi edulkoloratzaile natural dira. Fruktosa belardendetan eros daiteke hauts forman eta erremolatxa-azukreak edo kanabera-azukreak baino ahalmen gozagarriagoa du. Gainera, gozogintzako platerak egiteko erabiltzen bada, erreketa ondo jasaten du. Sorbitolari dagokionez, azukrea baino nekezago xurgatzen da eta txikleak eta gozokiak egiteko erabiltzen da, hortz-plakarengan eragin txikiagoa baitu. Industrialki ere lor daiteke.
Egia da, azukrearen ordezko edulkoloratzaile alternatiboen eskariak goraka jarraitzen duela eta merkatuak jatorri sintetikokoak baino jatorri naturaleko edulkoloatzaileak nahiago dituela. Horren arrazoia badirudi sindrome metabolikoa deituak eta obesitatea, diabetesa, hipertentsioa eta hiperkolesterolemiarekin lotutako gaixotasunek sortzen duten gero eta kezka handiagoa dela. Herrialde garatuetako biztanleriaren %20 - %30ek sindrome metabolikoa deitua jasaten dute eta, horren ondorioz, edulkoloratzaile kalorikoak, esaterako, azukrea eta eztia, kalorikoak ez direnez ordezkatu behar izaten dituzte.
Gaiarekin lotutako artikuluak:
- Litxarkeriak, debekatutako tentazioak?
- Light produktuetarako etiketa berriakIrakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.