Limoia, gure sukaldean guztiok eduki ohi dugun fruta, betidanik izan du estimazio handia dituen propietate diuretikoengatik; nahiz eta, egun, egiten duen C bitaminaren ekarpenagatik ezagunagoa izan. Baina ba al dakizu zein diren eskaintzen dituen onurarik garrantzitsuenak eta egiten digun mineral- eta bitamina-ekarpena?
Limoia ohiko fruta da gure etxeetan. Oso osagai arrunta entsalada, freskagarri, zuku, izozki, sorbete eta abarretan, baina baita gure botika-kutxan ere. Zerbaitengatik da gure organismoaren ongizatearekin lotzen den jakia duen C bitamina-kopuru handia dela eta. Horri esker, sendagaietan nahiz etxeko erremedioetan presente egon ohi da, zenbait ondoez eta eskasia-egoerei, katarroari eta gripeari esaterako, aurrea hartzen laguntzen baitu. Gainera, antiseptiko eta astringente ahaltsua da, hotzeria, eztula eta eztarriko mina arintzen dituena.
Diuretikoa, antioxidatzailea eta nutritiboa
Baina ba al zenekien aipatutakoaz gain oso jaki diuretikoa dela? Duen konposizioak gure organismoko toxinak kanporatzeko fruta bikain bihurtzen du.
Era berean, limoiaren bertute nagusiak dituen propietate antioxidatzaileekin daude lotuta, erradikal askeen jarduera negatiboari aurrea hartzeko gai baitira; izan ere, kasik 30 osagai antioxidatzaile ditu C bitamina eta betakarotenoez gain. Horregatik gomendatzen zaie diabetesa eta alergiak dituzten pertsonei nahiz haurdun daudenei.
Halaber, limoiaren propietate onuragarriak energia-eduki txikia, sodio eta potasio maila orekatua eta, noski, C bitamina eduki handia dira. Hain zuzen, nork ez ditu ezagutzen limoi-zukuak ur bero apur batekin eta eztiarekin nahastuta eskaintzen dituen propietateak? Agian, etxeetan egon ohi den etxeko erremediorik ohikoena izango da, batik bat, tenperatura beroak tenperatura baxuei bide ematen hasten diren unean.
Era berean, indargarri ahaltsua da eta kirolarien aliatua, agujetei aurre egiteko limoi-zukua edatea ona baita. Gainera, asko dira zaurien edo helduen gainean zuzenean aplikatzen dutenak, propietate desinfektatzaileak ere badituelako: odoljarioa mozten du eta zikatrizazioa errazten.
Edertze-tratamenduak
Zure gorputza zaintzeko makina bat truku daude eta itxura askoz ere osasungarriagoa lortuko duzu limoia hartuz: larruazala, ilea eta azazkalak dira onura gehien jasotzen dutenak, izan ere, C bitaminak zure larruazala gehiegi lehortzea edo zimurtzea eragozten du, ileari bizindar handiagoa ematen dio eta azazkalak hain hauskorrak ez izaten laguntzen du. Duen ahalmen astringenteak oso produktu egoki bihurtzen du aurpegirako maskarak egiteko, larruazal-suspergarri, krema garbitzaile eta lozioentzako.
Gainera, limoia argaltzeko etxeko erremedio bikaina da: argaltze-dietetan propietate diuretikoak, desintoxikatzaileak eta karbohidrato gutxikoak funtsezkoak dira.
Gaiarekin lotutako artikuluak:
- Zaindu zuren defentsak aguakateaz kuzinatuz
- Etxean prestatutako edariak udako berotan
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.