Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Sukaldea > Erreportajeak > Dietakoa
Fruta, otorduak baino lehen ala ostean?

Fruta denik eta elikagairik osasungarrienetarikoa da eta ohikoak dira fruta eguneroko dietan sartzeko diren kanpainak. Baina, noiz da komeni fruta jatea, otorduak baino lehen ala ostean?

Hasierako urteetan, medikuen zein elikaduran adituak direnen esanetan, oso garrantzitsua da fruta eguneroko dietan sartzea. Izan ere, bitamina-garapenerako ezinbesteko osagaia da eta gainera, entzima kopuru handia du, behin organismoan, heltzeko prosezuarekin jarraitzen duena.

Elikagai guztien artean, fruta da garbiketarako gaitasun handiena duena. Horrela, frutan oinarritutako dietak, organismoa desintoxikatzen du eta toxinak baztertzen ditu.

Fruta freskoa jatea da onena, freskagarria eta energetikoa delako eta ahalegin txikienarekin asimilatzen diren substantzia nutritiboak eskaintzen ditu. Organismoan duten eraginaren arabera, ondokoak izan daitezke: nutritiboak (platanoa, mahatsa edo pikuak), garbitzaileak (limoiak, laranjak eta marrubiak) edo digestiokoak (sagarra eta madariak). Halaber, antioxidatzaile asko dutenak (mugurdi, masusta edo melokotoiak) eta diuretikoak (anana eta sagarra).

Irizpide aldakorrak

Hala ere, batzuetan zalantza da zein den unerik onena fruta jateko, otorduak baino lehen ala ostean. Ez da zehaztutako unerik horretarako eta bakoitzak bere gustura hartuko du.

Fruta gehienek fibra, ur eta mineral ugari dute, ia kaloriarik ematen ez dutenak. Izan ere, kilokaloria kopuru bera dute otorduak baino lehen zein ostean edo postretzat hartuta. Organismoak era berean asimilatzen ditu. 

Aditu batzuen arabera, komenigarria da otorduak baino lehen jatea, ur eta fibra kopuru handi horrek janari kopuru handia jatea ekiditen duelako. Bestalde, lurrin-osagaiek edo azidoak urdailaren sekrezioa estimulatzen dute eta era horretan digestioa errazten da. 

Nahiz eta arraroa dirudien fruta aperitibo edo lehen platertzat jatea, aspalditik gastronomian erabat errotutako ohitura da eta garu egun gero eta ohikoagoa da entsaladetan fruta gehitzea: fruta tropikalak, laranja, sagarra edo mahaspasak, uhaza eta gazta zati txikiekin, eskarola madariekin eta gaztarekin edo sagar eta ananazko entsalada.

Hala ere, ohikoena fruta postretzat hartzea da. Horrela gozoak –kaloria ekarpen handiagoa-  bezalako produktuak jatea ekiditen du eta ahoa garbitzen laguntzen du dituen azidoekin. 

Urdaileko hartzidura

Batzuetan esan izan da fruta otorduen ostean hartzeak urdaila hartzitu dezakeela. Hala ere, baieztapen hori ez da egia. Fruta otorduaren bukaeran hartzeak ez du esan nahi urdailaren goiko aldean geratu eta hartzituko denik. Izan ere, urdaileko urdail-urinek bertan den guztian eragiten dute eta elikagaien nahasketa gertatzen da.

Beste kontu bat da digestio-arazoak edo urdail delikatua dutenek ezinegona sentitzea fruta postretzat hartzean. Arazo zehatza denez gero, komenigarria litzateke otorduen artean hartzea. Hala ere, molestia horiek ez dute zerikusirik hartzidurarekin. 

Bestalde, fruta azkenerako uzteak beste eragozpen bat ere badu. Sarritan, otordua amaitutakoan, ez da postrea jateko gogorik izaten eta egoera horretan fruta jatea ez da erakargarriena.

Ohiko aukera bat fruta otordu artean hartzea da, mokadutzat, gosea arintzeko eta patata frijitu edo enbutituak ekiditeko. Eskolako umeen artean, onuragarriagoa da fruta pieza bat hartzea opil industrialak baino. Fruta otordu artean jatean, gosea asetzen da eta kaloria kopuru txikiagoa eskaintzen zaio organismoari.

Gaiarekin lotutako artikuluak

Ongi bitaminatutako dieta

Dieta begetarianoa, elikatzeko bestelako modua

2008 ko urtarrila k 28


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.