Egarria asetzeko infusio hotzak - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Sukaldea > Erreportajeak > Dietakoa
Egarria asetzeko infusio hotzak

Infusioak jende askok hartzen ditu dituzten propietate onuragarriengatik. Mendazkoak, zitrikozkoak, ahabizkoak eta abarrezkoak; konta ezin ahala konbinazio, beroak hartzeaz gain, azken bero uneak arintzeko hotzak ere presta daitezkeenak.

Urte osoan zehar organismoa orekatzeko baliagarriak izateaz gain, infusio hotzak bero handia egiten duen garairako ere primerakoak dira. Infusioetan, lore edo landare bakoitzaren propietateak likidoen ekarpenarekin nahasten dira; ondorioz, askoz ere eraginkorragoak izango dira. 

Infusio tradizionaletatik abiatuz, esaterako, tea, kamamila, ezki-ura edo  txortaloa, zeinak, beroak hartu ohi diren, merkatuak, egun, te-aukera zabala eskaintzen du fruta aroma desberdinekin nahastuta; nahasketa horiek eguraldi beroa denean gusturago hartzen dira.  

Infusio horiek prestatzerakoan, bost bat minutuz jalgitzen utzi behar dira zaporea eta nutrizio-propietate guztiak kontzentra daitezen. Badute abantailarik, izan ere, etxean prestatzen dira, ez dute gasik eta bakoitzaren bere gustura gozatzen ditu. Izatekotan, desberdintasun bakarra beroa hartzean digestio-aparatuarengan efektu erlaxagarria dutela da. Ez dugu ahaztu behar ere, te hotza egiteko normalean erabiltzen den neurriaren bikoitza erabili behar dela.

Ukitu freskagarria

Gainera, pare bat orduz hozkailuan utziz gero, kaloria gutxiko edaria lortuko duzu, ukitu freskagarria duena, zeinak, udan, gure organismoari mesede egiten dion, propietate berberak baititu beroa nahiz hotza hartu. 

Zerbitzatzerakoan kontuan hartu beharreko aholku bat edalontzi txikiak eta estuak erabiltzea da, erosoagoak direlako eta infusioaren bertuteei eusten laguntzen dutelako. Hobe da izotzik ez erabiltzea, izan ere, urtzen denean ura infusioarekin nahasten da eta, ondorioz, zaporea neurri batean galdu egiten du. Alabaina, moldeak bete ditzakezu infusio horiekin (behin prestatu daudenean) izotz kubo txikiak egiteko; horrela, edariei zapore sendoagoa eman ahal izango diezu. 

Beroa egiten duenerako aproposak dira menda, gerezi, mertxika edota sangriaren infusioak, udako edari ezagunaren benetako alternatiba dena. Erdialdeko Amerikan, ez dira inoiz faltatzen “agüitas” deituak, hau da, mendafin, melisa nahiz jamaikar-lorearen infusio hotzak.

Menda, digestio-nahasketei aurre egiteko asko erabiltzen den landarea da. Etxean landatu daiteke eta horren hostoak ebaki zapore sendoko infusioak egiteko. Bero handia egiten duen egunetan, apetitua irekitzeko aperitibo gisa erabiltzen da eta denbora luzez eguzkitan egon ondoren agertu ohi den buruko min sentsazioa arintzeko ere balio du.  

Melisa-teari, behin prestatzen denean, limoi-azala eta eztia gehitu dakizkioke, guztia ondo nahastuko da eta zerbitzatu aurretik hozten utziko da. Arabisagar tea ere eztiaz nahastu daiteke eta, behin ondo nahasten denean, sagar-atal batzuk gehitzen zaizkio hozkailuan sartu aurretik, horrela,  sagarraren zaporeak likidoa inpregna dezan hozkailuan hozten igarotzen duen denbora horretan. 

Fruten eta landareen nahasketak

Frutak, besterik gabe, erabiltzen dira te hotzak prestatzeko. Nahasketarik onenetarikoak honako hauek dira: sagarrarena laranjarekin edo limoiarekin; laranja-zatiak ananarekin, malbaren lorearekin eta laranjaren aroma naturalarekin; sagarra kanelarekin; masusta txermenarekin; mertxika laranjarekin edo limoiarekin eta basafrutekin eginikoak. 

Hibiskoarekin prestatzen direnak oso  preziatuak dira kaltzio, burdin eta fosforoan eta C, B12 eta B1 bitaminatan aberatsak direlako. Landare horren propietateetako bat izerdia galarazten duela da; horregatik dira, hain zuzen, landare horren infusio hotzak oso preziatuak egun beroetan, gorputzak etengabeko hidratazioa eskatzen duenean. Zenbait herrialdetan, esaterako, Egipto, Turkia eta Libanon, infusio hori edari freskagarritzat hartzeko tradizio errotua dago, laranja-zukuarekin lagunduta edota, baita, beste zenbait landare digestiborekin batera ere, esaterako, hierbaluisa edo anis berdearekin. 

 

Gaiarekin lotutako artikuluak:

Omega 3, osasunaren lagun?

Krema hotzak: aukera freskagarria
2008 ko iraila k 22


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.