
Gabonak pasa eta mahaian gehiagikeriak egin ondoren, baskulako ezusteak iristen dira eta lehenbailehen irtenbidea jarri nahi diogu eta emaitza azkarrak nahi ditugu. Egoera hori ezinobea da dieta milagro bezala ezagutzen direnentzat. Argaltzeko planak dira, epe laburrean koli galera izugarria agintzen dutenak. Baina horien aurrean zalantza garrantzitsuak sortzen dira, zenbateraino diren eraginkorrak eta osasunarentzat arriskutsuak izan daitezkeen.
Zifra tentagarriak eskaintzen dituzte, galdutako kilo kopurua hori lortzeko hartutako egunen arabera da. Kontsigna honetan daude, komunikabideeetan eta liburuetan agertzen dira gehiegizko pisuari irtenbidea emateko ehundaka dieta miragarri. Gabonen ondoren edo udaberrian bikini operazioa
hasten denean.
Zertan datza?
Arrakasta maila edozein dela ere, zuhurtasunez burutu beharreko plan eztabaidagarriak dira.
Dieta miragarri gisa ulertzen ditugu denbora gutxian kilo kopuru handia jaitsiko direla agintzen dutenak, oinarri zientifikorik ez dutenak eta kaloria kopurua eta jan daitezkeen elikagaiak izugarri mugatzen ditzutenak. Ohikoa da asmatu zituen doktorearen izena izatea, erabiltzen diren zentro medikuarena, lagungarri izan zaien pertsona ezagun batena edo oinarri gisa erabiltzen duten produktuaren izena izatea (pomeloa, zopa, alkatxofa, beste batzuen artean).
Oro har, oso erregimen desorekatuak dira,organismoak behar dituen nutriente guztiak ematen ez dituztenak eta oso hipokalorikoak direnez pisua jaiste alortzen dutenak. Hori lortzeko beste arrazoietako bat monotonia da: Plater eta osagai barietate urriak jatea aspergarri egiten du eta ez da batere erakargarria, beraz janari gutxiago jaten da.
Muskulu-masaren galera
Esaten ez dena da galdutako kiloak ez direla organismoaren gantza masa, muskulu-masa baizik, beraz ezin da esan benetako pisu galera dagoenik. Azkenik, plan horiek egun batzutan egiten dira eta jateko ohiturak aldatzen ez dituenez eta denbora luzez mantendu ezin daitezkeen arau nutrizionalak dituenez, bukatzean pisua berehala hartzen da berriz.
Arriskua zelatan
Teoria batzuen arabera dieta hauek gehiago erabiltzen badira metabolismoa etengabeko gorabeheretan dabilela, eta argaltzea gero eta zailagoa izango dela.
Dieta miragarri horiek arriskutsuak izan daitezkeela esateko arrazoien artean A, C, E eta B taldeko bitaminen, mineral batzuen, burniaren eta zinkaren eta proteinen eskasia da. Dena dela, gabeziak bakoitzaren osaketaren araberakoa da, nagusi diren eta debekatutako janarien araberakoa. Fruituak eta barazkiak falta badira C eta A bitaminak lermatuko dira, eta animalia jatorriko janariak falta badira B bitamina faltako da. Gantz kontsumoa oso txikia bada, bitamina liposolugarrien (A, D eta E) asimilazioa eskasa izango da. Horrek guztiak pertsona osasuntsu batean arazoak sor baditzake zer esanik ez haur, heldu edo odadun arazoak dituztenetan.
Albo-ondorioak
Dieta hauen abantailairaupena izaten da, oso laburrak izaten dira gomendatutako epeak errespetatzen badira. Horregatik ondorio txar posibleak gutxitu egiten dira eta odolak ez du errekarako bidea egiten. Hala ere, batzutan zorabioak, hipotentsioa, beherakoak, eta baita kolesterol mailaren igoera ere. Proteinetan baxuak diren dietek arritmiak sor ditzakete, eta proteinetan aberatsak baina karbono hidratoetan eskasak direnak hezurren deskaltzifikazioak eta giltzurrunetako arazoak sor ditzakete.
Argi dago dieta miragarriek pisu galera garrantzitsua eragiten duten arren, osasunarentzat eta ongizatearentzat kostu handiegia dutela. Adituek diotenez argaltzeko plan egokiek hilean hiru kilo jaistea dute helburu, ez da goserik pasatzen eta ez dute eguneko 1.200 kaloriatatik jaitsi behar. Gainera nutriente proportzio egokia mantentzen dute, % 60 karbono hidratoak, % 2o gantza eta % 20 proteinak.
Honegatik guztiagatik hoberena profesional baten laguntza da, horrek dieta pertsona bakoitzaren beharretaraeta ezaugarrietara egokituko du. Astebeten berreskuratuko diren kilo batzuk galtzeko hiru egunez dieta bat egitea eta osasuna arriskuan jartzea ez dirudi oso errentagarria
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.