Ezagutu dieta diuretikoaren onurak - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Sukaldea > Erreportajeak > Dietakoa
Ezagutu dieta diuretikoaren onurak

Udan, organismoa arazteko dieta diuretikoak egitea nahiko ohikoa izaten da. Neurri hori bereziki gomendagarria izango da likidoak erretenitzeko joera edukiz gero.

Helburua modu orekatuan jatea denean, egingo den dieta-mota funtsezkoa izango da; horregatik, menuak denborarekin antolatzea eta elikadura zainduari jarraitzea komeniko da.  

Emakume asko —gizonezkoek baino ehuneko handiagoan– jan ondoren puztuta sentitzen dira. Horrela ez sentitzeko gakoa molestia hori eragiten duen kausa zein den jakitea izango da. 

Idorreria, zelulitisa edo haizeen metaketa izan daitezke puztuta edota berez duzuna baino pisu gehiagorekin sentitzearen arrazoiak. Baina horren arrazoia likidoen erretentzioa ere izan daiteke, aldaketa hormonalen ondorioz gertatzen den arazoa, esaterako, menstruazio aurreko sindromea. Dena dela, kasurik gehienetan, elikadura-ohitura okerrekin eta dieta desorekatuekin lotuta egoten da. Sintomarik nabarmenenak artikulazioetako hantura eta zangoetako mina edo astuntasuna izaten dira. Batzuetan, giltzurrunen funtzionamendu txarragatik izaten bada ere, ohikoena likidoak gaizki eliminatzea ohitura txarren ondorioa izatea da.

Kasu horietan, sobera dauden likido horiek kanporatzeko dieta egitea gomendatzen da. Ura da dagoen diuretikorik onena, bereziki, baraurik eta zuku naturalekin batera hartuta, toxinak kanporatzen laguntzen baitu. Egunean, gutxienez, bi litro ur edan behar dituzu; bestela, gorputzak jasotzen dituen ginerako likido guztiak metatzeko joera izaten du eta ‘arraste’ funtzioa, organismoarentzako kaltegarriak diren substantziak kanporatzen dituena,   eragozten du. 

Gehitu frutak eta barazkiak dietari

Laburbilduz, modu orekatuan jatea da helburua, jarraibide batzuei jarraituz. Hasteko, zure eguneroko elikaduran fruta jakin batzuen hainbat anoa sartzea komeniko da, besteak beste, anana, arabisagarra, meloia, sandia, marrubiak, limoiak edo sagarrak, eta, baita, barazkiak ere, esaterako, apioa, porruak, alkatxofak, tipulak, urazak, pepinoa, azalorea edota espinakak. 

Zainzuriek ere, propietate diuretiko ikusgarriak dituzte eta freskoek nahiz kontserbatakoek toxinak kanporatzen laguntzen dute. Karduari dagokionez, gibela suspertzera bideratutako dieta diuretikoetan sartu ohi da, bilis-kopurua gehitzen, organo hori arintzen eta behazunean harriak sortzea eragozten baitu. 

Oro har, horiek guztiek zure organismoari bolumena galtzen laguntzen diote, uraz eta zuntzaz gain, bitaminen eta mineralen ekarpena egiten baitie, oso kaloria gutxi dituzte eta ez dute koipekirik. Emaitza eragin asetzailea, araztailea eta diuretikoa dira.

Infusioak ere oso garrantzitsuak dira horrelako dieta batean; halaber, oso erremedio eraginkorra da astuntasun-sentsazioei aurre egiteko eta likidoak kanporatzeko. Belarren artean, horietako batzuk, ipurua edo azeri-buztana kasu, bereziki egokiak dira kasu horietarako. 

Batere gomendagarriak ez diren elikagaiak

Dieta araztaile horren baitan, gantz saturatuak alde batera utzi behar dira, zeinak, askotan oso erakargarriak izanagatik batere gomendagarriak ez diren jakiekin lotuta datozen, besteak beste, aurrekozinatuak, gozoak, opilgintza industriala, frijituak eta gozokiak, eta nutrizio-ahalmen oso txikia ez-ezik, koipeki eta kaloria asko dituzten. 

Ildo horretatik, haizea eragin diezazuketen zenbait jaki (barazki jakin batzuk) edo edari alde batera uztea eta elementu minen eta kitzikagarrien kontsumoa murriztea komeniko da, likidoak erretenitzen laguntzen baitute. 

Bestalde, gatzaren kontsumoak likidoak erretenitzen laguntzen du; horregatik, kuzinatzerakoan eta jakiak aukeratzerakoan gatzaren kontsumoa murriztea gomendatzen da. Saiatu hestebeteak, ontziratutako elementuak edota osagai horrekin onduak saihesten eta barazki gordinen aurrean egosiei lehentasuna ematen, horrela mineral horren edukia gutxitu egiten baita. 

Bestalde, dietan, ez da proteina gehiegi (haragi, arrain, lekale, arrautza, esneki eta gaztetan presente daudenak) gehitu behar, giltzurrunen funtzionamendu arrunta gainkargatzen baitute. Aholku horiek jarraituz, zure organismoarentzat dieta orekatuagoa, osasungarriagoa eta onuragarriagoa lortuko duzu. Eta kanporatu sobera dituzun likidoak.

Lotura duten artikuluak:

Udan ura edateak duen garrantzia

Edan kalitatezko ura txorrotatik zuzenean 

2009 ko ekaina k 24


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.