Sukaldaritza osasuntsua Gabonetako gehiegikerien ondoren - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Sukaldea > Erreportajeak > Dietakoa
Sukaldaritza osasuntsua Gabonetako gehiegikerien ondoren

Behin Gabonak amaituta, gehiegikerien eta otordu oparoen garaia, zure gorputzari suspertzen eta berriro ere sasoi betean egoten laguntzeko unea iritsi da.

Data berezietan, Gabonetan, esaterako, egiten diren ospakizunetan, elikadurarako gure ohiko martxa apurtzen dugu eta gure organismoa gehiegizko elikadurara menpekotzen dugu eta horrek ondorioak ekar ditzake. Urte berria iristearekin batera iristen dira asmo onak ere eta horietako bat, gomendagarria dena, dieta osasuntsua egitea izan daiteke, jaien amaieran eduki ohi dugun astuntasun sentsazioa gainditzen lagunduko baitigu.
 
Obesitatearen Europako Institutu Medikoak (IMEO) egiten duen estimazioaren arabera, Gabonetan egin ditugun otordu horietako bakoitza bi eguneko dieta normalaren baliokide da kaloriei dagokionez. Arrazoietako bat, sarritan, horrelako otordu baten aurretik ez jaten saiatzen garela da eta, ondorioz, mahaiaren aurrean, gehiegizko goseaz esertzen garela. Horretaz gain, alkoholdun edariak gehiago kontsumitzen dira eta horrek kaloria asko gorputz-gantz bihurtzen ditu; bestetik, oporrek jarduerarik ez egitea ere berarekin dakartela kontuan hartu behar da. Horren guztiaren ondorio nagusia kiloak irabazten ditugula da, gutxi gorabehera, hiru kilo pertsonako.
 
Gehiegikeria horietatik suspertzeko, adituek ariketa fisiko gehiago egitea eta kaloria gutxiko dieta araztaileari ekitea gomendatzen dute azken egunetan irabazitako pisua galtzeko. Dieta araztaile horien helburua organismoa garbitzea eta toxinak kanporatzea da. Bitaminetan eta mineraletan aberatsak diren frutak eta barazkiak soilik jatean datza, horrek funtzio diuretikoa, pixa egiteko gogoa eta toxinak kanporatzea gehitzen baitu. Zuntz ugari ere badutenez, eginkarien eta ezpurutasunen kanporaketa ere areagotzen da. Dena dela, dieta hori hiru egunez baino gehiago ez da luzatu behar. 

Behin desio ziren emaitzak lortutakoan, onena jateko ohitura osasuntsu batzuei jarraitzea eta kirola urte osoan zehar egitea litzateke. 

Aukeratu ondo jaten duzuna

Ezer baino lehen, garbi eduki behar da ez dela komeni otorduak modu drastikoan murriztea, baizik eta, neurriko anoak jan eta zenbait jakiren kontsumoa saihestea haiek jaki arinagoez ordezkatuz, esate baterako, barazkiez, entsaladez eta frutez, zeinak, ahal izanez gero gordinik edo gutxi eginda jatea komeniko den. Tomateak, espinakak edo piperrak nahiz tipulak edo porruak mineraletan eta antioxidatzaileetan aberatsak dira.  

Zenbait elikagaik, horien artean, zainzuriek edo brokoliek, glutationa dute, defentsak sendotzen eta toxinak kanporatzen laguntzen duten desintoxikatzailea. Beste zenbaitek, urazek, endibiek edo aza gorriek esaterako,  zuntza dute, beraz, horiek jateak asetasun-sentsazio handiagoa ematen du. Fruten taldean, bereziki, anana nabarmentzen da, hori ere zuntzean aberatsa delako eta kasik koiperik ez duelako. 
 
Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat, jakiak prestatzeko modua da, ez baita berdin arrautza-irinetan pasatuta edo plantxan prestatzea. Horri dagokionez, gomendagarriena lurrunetan kuzinatzea izango da.

Gosaritan, mahats-, sagar- nahiz limoi-zukua osoko azukreaz eta jogurta har ditzakezu. Bazkaritan eta afaritan, egin proba uraza, tomatea, apioa eta tipulaz egindako entsaladak edo baratxuri-zopa, zainzuri-tortilla edo barazkiez egindako platerak janez. Goiz erdian edo arratsalde erdian, mokadutxo bat har dezakezu, esaterako, jogurta edo fruta-ale bat.   

Emaitza eraginkorragoa izan dadin, dieta osasuntsuarekin batera ariketa fisikoa egin behar da, neurrian eta pertsona bakoitzaren erresistentzia inoiz gainditu gabe, izan ere, muga hori gaindituz gero organismoari kalte egiten dioten lesioak pairatzeko arriskua dago. Hori bai, dieta egitea eta, aldi berean, kirola egitea erabakitzen dutenek nutrizioan aditu direnei nutrizio-azterketa bat egiteko eskatu beharko diote gehiegizko higadura fisikoak ekiditeko. 


Gaiarekin lotutako artikuluak:

Argaldu baina burua galdu gabe 

Erakutsi iezaiezu ondo jaten

2010 ko urtarrila k 13


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.