Landarezko edariak: osasuna eta ongizatea gure organismoarentzat - repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Energia aurreztea

imagen Aurrezteko aholkua
K6 butano-bonbonak etxean energia nola aurreztu ezagutzera gonbidatzen zaitu.

Harpidetu

Boletín Casa y Hogar Buletina
Astero Etxea saila zure e-mailean.
RSS RSS alertak
Irakurri inork baino lehen Etxea saileko erreportajeak.

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Sukaldea > Erreportajeak > Dietakoa
Landarezko edariak: osasuna eta ongizatea gure organismoarentzat

Landarez eginiko jakietatik abiatuz, era askotako edariak egiten dira. Kasu batzuetan, osasun-arrazoiengatik hartzen ditugu eta, beste batzuetan, berriz, elikadura begetarianoren atal direlako.

‘Landare-esneak’ izenpean mota askotako edariak sartzen dira; horien kontsumoa osasunean dituzten onurek bultzatzen dute nagusiki: nutriente asko dituzte, horien artean, karbohidratoak, proteinak, bitaminak eta mineralak, eta, gainera, ez dute kolesterolik edo kaseinarik. Horri gantz-azido insaturatu eta     bihotz osasuntsuen profila gehitu behar zaie. 

Bestetik, oso edari digestiboak dira eta zenbait arazo dituztenentzat, esaterako,  beherakoa, kolon narritakorra edo idorreria eta laktosarekiko jasanezintasuna, oso lagunkorrak dira. Ezagunenen artean, fruitu lehorrenak (hurra eta arbendola), lekaleenak (soja) edo zerealenak, besteak beste, arroza edo oloa, daude.

Fruitu lehorrenak

Fruitu lehorrezko edariak bereziki egokiak dira etxeko txikienentzat, bularra ematen duten amentzat eta gaixotasunen batetik suspertzen ari diren pertsonentzat. Hur eta arbendolez eginiko edariek kaloria gehiagoko ekarpena egiten dute eta energetikoagoak dira, fruitu oleaginosoetatik baitatoz. Halaber, fosforo, potasio, kaltzio eta  A bitaminaz ere hornitzen gaitu. 

Potasioan aberatsa izatean, arbendol-esneak eragin astringentea du, beherakoaren kasurako oso egokia dena, eta, batez ere, azukrerik gabeko barietateak kontsumitzea gomendatzen da. Bestetik,  duen kaltzio / fosforo erlazio ona dela eta, landare-esne barietate hori eraginkorra da hazteko fasean, hezurrak eratzeko eta, baita, hirugarren adinean osteoporosiaren garapenari aurrea hartzeko ere. Zuntzean ere aberatsa da. 

Hurrez egindako edariei dagokienez, merkatuan forma desberdinetan aurki dezakezu, hau da, esne nahiz krema forman, hautsa eta, baita, azukrearekin nahastuta ere. Sodio-kopuru txikia duenez, hipertentsio arteriala kontrolatzeko dietetan sartu ohi da eta, baita, kardiopatia edo giltzurrunetako gaixotasunak dituztenetan ere. Azido folikoan eta kaltzioan aberatsa da eta ez du laktosarik eta glutenik ere; horrek behi-esnearen alternatiba bikain bihurtzen du.

%100ean landarezkoa den beste barietate bat koko-esnea da, laktosarik gabea baina bitamina, mineral, magnesio, fosforo eta kaltzioan aberatsa dena. Zuntz-kopuru handia du eta oso diuretikoa da, beraz, oso egokia da likido-erretentzioa nozitzen duten pertsonentzat. Halaber, hestetako parasitoen kontra borrokatzeko erremedioa da. 

Lekalezkoak

Lekaleen taldearen baitan, bereziki, soja landarezko edaria nabarmentzen da; hori lezitinan aberatsa da, kaloria gutxikoa eta dituen propietateek odoleko kolesterola gutxitzen laguntzen dute. Omega-3 motako gantz-azido esentzialak ditu eta proteinatan —zortzi aminoazido esentzialen profil osoa du– oso aberatsa den lekalea da. 

Isoflabonak ere baditu landare-esne mota horrek eta horiek hezurrak hondatzen dituen prozesua galaraztea dute funtzio nagusi. Sojazko edaria da janariengatiko jasanezintasuna edo alergiak nozitzen dituzten pertsonek aukeratutako alternatibetako bat; eta, baita, elikadura begetarianoaren aldeko apustua egiten dutenek ere. 

Zerealezkoak 

Beste landarezko edari-lerro bat zerealez egindakoena da, esaterako, arrozaz edo oloaz. Arrozezko landare-edaria arroz-ale fresko, ehotu nahiz egosien hartzidura bidez lortzen da eta prozesu hori fase desberdinetan gauzatutako da. Freskagarria ez-ezik, oso gomendagarria da zenbait gaixotasunen kasuan, hala nola, urdaileko nahasmenduentzat, digestio astunentzat eta, baita, alergiak nozitzen dituztenentzat ere, oso digestiboa baita. Halaber, ez du glutenik ez esnekizko nutrienterik, odoleko azido urikoaren maila murrizten du eta odolaren zirkulazioari mesede egiten dioten gantz-azido poliinsaturatuen ekarpena egiten du. 

Olozko landare-edariei dagokionez, berriz, gomendagarriak dira estres, insomnio eta nerbio-jatorriko digestio-nahasmenduzko arazoak dituztenen dietarako. Horren zergatia egiten duen B taldeko bitaminen ekarpen handia da, horien artean, tiamina edo B1 bitamina, zeintzuek erlaxatzen laguntzen duten. Gainera, oloa duen gantz-azido esentzial, manganeso, burdin eta oligoelementuen kopuruagatik nabarmentzen da. Zuntzean aberatsa da eta ezaugarri horrek alternatiba interesgarri bihurtzen du hesteetako erregulazio-arazoak, kolesterol-arazoak eta bihotz-hodietako gaixotasunak dituzten pertsonentzako. Argaltzeko dietetan sartu ohi da, dituen azukre motelek tiroide guruinaren eta pankrearen jarduerari laguntzen baitie. 

Gaiarekin lotutako artikuluak:

Koktelak, exotismoaren eta imajinazioaren konbinatuak 

Edari isotonikoak osasungarriak al dira? 

2009 ko urria k 27


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.