Kristauen eta arabiarren arteko muga izan zen. Monasterio ugari dago, eta aitzindaria izan zen Amerika konkistatzen. Extremadurako gastronomia eragin horien guztien batura da, lehengai bparegabeekin batera. Azken horien artean, txerri iberikoa eta hortik ateratako jaki guztiak gailentzen dira.
Extremadurako sukaldaritza han bizi izan ziren herrien kulturen arteko fusioaren emaitza da. Arabiarrek baratzeko produktuenganako zaletasuna utzi zieten, eta, hain zuzen, eremu horretan barazkiak onak eta ugariak dira. Baina badira atentzio berezia merezi duten larreko produktuak ere. Zainzuriak nabarmentzen dira, finak eta apur bat mingotsak. Ez du inongo zerikusirik baratzeko zainzuriekin. Parrillan erreta jaten dute, edo, beste aukerarik ezean, frijitua eta gatz lodiarekin hautseztatua.
Kardutxoa edo tagarnina basa barazki zahar-zaharra da. Haril deseginaren forma du eta egosita, entsaladan edo gainerreta jaten da. Ez da inguruko berroak baino gutxiago; azken horiek, ozpin olio arina baino ez dute behar jaki ahogozagarri izateko. Perretxiku ugari dagoen arren, perretxikuak ez dira asko erabiltzen. Alegia, Erromatar Inperioaren garaian,
Amanita caesarea hornitzaile nagusiak izan ziren. Eta gaur egun ere Frantziara, Kataluniara eta Euskal Herrira esportatzen dituzte. Hala ere, bertako gastronomiak asko estimatzen ditu boilur zuriak. Horien zapore fina dela medio, oso era soilean prestatzea komeni da, oro har, nahaskietan edo tortilletan.
Komentuetako sukaldaritza oso landua da. Izan ere, monjek denbora asko eta baliabide ugari zuten janaz gozatu ahal izateko. XIII. mendean, San Benito de Alcantarako monasterioa ezaguna zen jadanik. Monasterioetan jauntxoek eta erregeek ostatu hartzen zuten, eta, horregatik, errezeta ugari asmatu zituzten.
Batzuen arabera, Frantziako sukaldaritzaren oinarriak ezarri ziren horrela. Auguste Escoffierren hitzetan: «Hori izan zen Espainian Napoleonen tropek utzi zuten garaikur edo abantaila bakarra». Gaur egun, oraindik ere zerbitzatzen da eperra edo faisaia Alcantara erara, edota Guadalupeko tortilla kartusiarra.
Extremadurako konkistatzaileek Ameriketatik ez zuten urrea eta zilarra bakarrik ekarri. Alegia, ordura arte ezezagunak ziren barazkiak ere ekarri zituzten, hala nola
patata, tomatea, artoa eta, batez ere, piperra; hain zuzen,azken hori gabe ingurune honetako sukaldaritza ez litzateke gaur dena izango. Kristobal Kolonek Errege Katolikoei probarazi zien Guadalupeko monasterioan, eta monjeek Ordenako kideei bidali zizkieten haziak. Hartara, bizkor zabaldu zen.
Txerri iberikoei eta piperminaren arteko konbinaziotik Extremadurako txarkuteriaren altxorra jaio zen. Txorizoak, buzkantzak eta odolkiak daztatzeko aukera ia amaigabea eskaintzen dute Kapitulu bereizi merezi dute mundu guztian ezagutzen diren urdaiazpiko egosi apartek. Horiek egiteko aske hazitako txerri iberikoak erabiltzen dira, eta txerri horiek larretako ezkurrekin eta belarrekin bakarrik elikatzen dira. Batzuetan olibak ere jaten dituzte, eta horrexek ematen dio gero okelari zapore berezia. Bergizenduaren aldaeran %30ean zerealekin, ezkurrekin, belarrekin eta sustraiekin elikatu diren txerri iberikoen urdaiazpikoak barne hartzen dira. Urdaiazpiko gizenduak zerealekin bakarrik elikatu diren txerriekin egiten dira.
Artzainen sukaldaritza soiletik
apurrak eta antxume eta arkume kazolak geratu dira, bai eta Extremadurako gazta paregabeak ere. Horien artean, Casarko eta Serenako tortak nabarmentzen dira. Ardi esnearekin egiten dira, eta gutxik erabiltzen dute landare gatzagia gazta hori egiteko. Casarko tortaren barrualde krematsua ahitu egiten da azalean zuloa irekitakoan. Zulo horretatik barrualde krematsua ateratzen da, eta hori oso gozoa da ogiarekin eta ardo onarekin. Eskualdeko ardo landatarrei ardo makarrak deitzen zaie, eta hobezin laguntzen diote janari landatarrari.
HELBIDE GOMENDATUAK
·
Atrio Jatetxea
Espainia hiribidea, 30 Caceres
Goi mailako sukaldaritza. Alcantara erara prestatutako eperra eta oreina gaindiezinak dira.
· El figón de Eustaquio
San Juan plaza, 12-14 Caceres
Extremadurako egiazko sukaldaritza
·
Aldebarán
Elvas hiribidea, Guadiana Badajoz urbanizazioa
Probatu usakumean ardo saltsan
·
Los Gabrieles
Vicente Barrantes, 21 Badajoz
Toki paregabea boilurrak dastatzeko.