Sukaldeko errezetak, elikadura eta nutrizioa, bildumazaletasuna, berogailua, brikolajea, altzariak.... Repsol.com

Repsol YPF

lblLogoRepsol

Ruta

Asturiasko postreak

Asturiasko postreak gastronomia bezain ugariak dira. Arroz-esnea eta aingeru-torrada gisako postreak beste komunitate batzuetan ohikoak izaten dira, baina Asturiasera doanak beste inon aurkituko ez dituen espezialitate autoktonoak dastatu behar ditu.

 
Asturiarrek onartzen ez duten arren, gozozaleak dira -kanpoko norbaitek hori esaten badu, harritu egingo dira-. Inguruan dauden gozo-denden kopurua ikusi besterik ez da egin behar; gainera, horien ospea ahoz-aho zabaltzen da. Eta ez dakite soilik marañuela-k, forma bitxietako galleta gozoak, Candasen eta Luancon tipikoak direla, galdetzean, ziurrenik horiek erosteko toki onena zein den esango dute.
 
Asturiaseko postreak, gaztak bezala, herrietan bertsio ugari dituzte eta ia beti kilometro batzuk mugitu behar zara onenak dastatzeko. Dena den, batez besteko kalitatea ona da eta arroz-esnea Espainiako hainbat eskualdeetan dasta daitekeen arren, Asturiasen krema bat da, proportzioa esne litro bakoitzeko kikara bat arroz delako. Hortaz, aleak zabaldu, almidoia askatu eta esnea loditu arte, egosketa luzea da. Esnea azukrez gozatu eta kanela eta limoi azalarekin lurrindu behar da. Ia beti erretako azukre geruza fina izaten du gainean. Antzina, ikatzezko sukaldeko burdinarekin erretzen zuten, gaur erregailu elektrikoarekin. Izan ere, eskualde honetan Katalunian bezain ohikoak dira.
 
Aingeru-torrada flan oso fina da. Arrautza gorringoekin eta azukrearekin egiten da. Gradokoa tipikoa da, Espainia osora esportatzen dute artisauen fintasuna galdu gabe. Asturiasko gozokien bitxien artean, casadielles de nuez delakoak daude. Intxaurrez, azukrez eta anis gozoz betetako enpanadilla antzeko batzuk dira. Orea Euskadiko kanutiloen antzerako orea olio berotan gorritzen dute. Bertsio modernoagoa ere badago, ore frijitua hoxaldrearekin ordezkatzen dute. Hala, postreak jatorri landatarra bai, baina interes gastronomikoa ez du galtzen. Postre zaharrenen artean, ez ditugu frisuelo-ak ahaztu behar; inauterietan, hemen picatoste izendatutako ogi-torradekin batera prestatzen dituzten crêpe batzuk dira.
 
Carbayones izenekoak Camilo de Blas gozo-dendan sortutako postrea dira, baina Asturias osoan aurki daiteke. Hoxaldrezko txalupatxo batzuk dira, almendra kremarekin bateta daude eta arrauntza gorringoa eta fondant-a dute gainean, oso astunak diren arren, gutizia bat dira. Gijongo Charlota bizkotxoa, krema eta txokolatea duen tarta izoztua da. Gijongo La Fe gozo-dendan ezin hobea egiten dute. Jatetxe askotan jan beharreko postrea da. Consejos paserinos direlakoak, Mieresen tipikoak dira. Esnetan ondutako ore hautsi gozoko eta labean erretako erroskilak dira. Gozoki ugarik suspiros izena dute, eta abizenagatik berizten zaie. Mendebaldean gruiñispos (txintxorta), Cudillerokoak azukretan pasatuta eta Pajaresekoak frituta eta azukre-hautsetan pasatuta.
 
Betidanik, Asturiako tarta tipikoena almendra-tarta izan da, hoxaldrearekin edo ore hautsi gozoarekin egindako tartaleta da eta arrautza, almendra eta almibar nahasketarekin beteta dago. Hain da ezaguna herrizketan zein hirietan egiten dutela, eta beti dago salgai gozo-dendetan. Horietan ere tecla edo hoxaldrezko laukizuzenak pinaziekin eta azukre-hautsarekin aurki daitezke; gurinarekin egindako bizkotxo inperiala bezain famatua. Horrek cake forma eta fondant-a du. Princesitas direlakoak, ordea, botoi baten neurriko gorringo-bizkotxoak dira, gorringoz beteta eta fondant-ez estalita daude. Paregabeak dira!
 
Confitería La Playa
Corrida, 61
Gijon

 
Camilo de Blas
Jovellanos, 7
Oviedo


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.