
Kit altzariak muntatzea oso prozesu erraza da, normalean, fabrikatzailearen argibideak zehatzak eta garbiak direlako. Hala ere, garrantzitsua da ondoren aipatuko ditugun pauso jakin batzuei jarraitzea.
Hasteko, ezinbestekoa da paketeari bilgarria kentzea, eta altzariaren piezak sailkatu eta bereiztea. Gauza bera egingo dugu dakarren burdineriarekin, gero ondo identifikatu ahal izateko, eta fabrikatzaileak esandako ordenean jartzeko.
Lan hori egin bitartean argibideak ondo irakurri behar dira, eta paketean elementu guztiak datozela egiaztatu. Dena ondo badago, eta guztia antolatu ostean, piezak, burdineria eta altzaria muntatzeko beharrezkoak diren tresnak batu beharko dira. Ohikoenak mailu edo gomazko mazo bat, bihurkin sorta bat, aliketak, kurrikak eta markatzeko eztena dira.
Lanean hasi aurretik gomendagarria da gauza batzuei begiratzea; esaterako, kola edo itsasgarria erabilliko den lotura batzuk finkatzeko, altzaria hormara lotzeak merezi duen, batez ere oso altua bada, eta altzaria non jarriko den, jartzen den lekuan oztopoak egon baitaitezke (zokalo bat, entxufe bat edo telefono larako bat.
Azken oztopo horiek izanez gero, onena altzaria egongo den lekuan zokaloa kentzea da, eta entxufeak zein larakoak lekuz aldatzea, edo, bestela, altzariaren atzealdean zulotxo bat egitea erabiltzeko moduan egon dadin.
Kola edo itsasgarria erabiliz gero, altzaria desmuntatzea saihestuko da. Horregatik, ez da guztiz beharrezkoa, ez da gomendagarria erabiltzea, pieza zehatz batzuk itsasteko bereziki fabrikatzaileak ez badu esaten, behintzat.
Altzaria hormara ondo finkatzeko, eta egonkortasuna emateko, gainean hormara torlojuz jositako eskuaira txikiak jarriko dira. Altzaria oso astuna bada, gomendagarriena da hormara "L" formako aluminiozko profil bat finkatzea, eta horrek pisuaren zati baten euskarri gisa balioko du.
Altzariak atzealdea badu ondo begiratu behar da ondo muntatu al den; izan ere, hori egin ezean, beste piezen akoplamenduan gaizki eragingo du (ateak, baldak, tiraderak).
Logelan nahikoa leku izanez gero, gomendagarriena atzealdea altzaria lurrean etzanda dagoela jartzea da, grapekin edo iltze txikiekin ondo lotzeko. Altzaria zutik dagoela egitea beste modurik ez badago, ondo ziurtatu behar da ondo koadratuta eta berdinduta dagoela.
Oro har, horiek dira jarduera hori egiterakoan zaleak aurkituko dituen oztopo nagusiak. Beste edozein zalantza edo zailtasun izanez gero, pazientzia izan behar da, behar den guztietan argibideak irakurri, eta, erantzunik lortu ezean, onena brikolaje dendara joan eta zuzenean adituekin kontsultatzea izango da.
Ohiko burdineria
Kit altzariek ekarri ohi duten burdineria ezagutzea funtsezkoa da pieza desberdinak ondo lotzeko. Ohikoenen artean nabarmentzekoak hauek dira :
Torlojuak: ohikoenak allen giltza dutenak dira, oholak lotzeko egokiak, eta hari metrikoa dutenak edo gabila, bandak edo gudariak lotzeko.
Ziriak eta larakoak: kolarekin erabiltzen den burdineria da, beraz, desmuntatzen ez diren oholak lotzeko erabiltzen da. Kola jarri ostean ziria zuloan sartzen da eta gomazko mazoarekin kolpeak emanez indartu.
Bandak: merkatuan banda asko eta asko daude, batez ere ateetan eta tapetan erabiltzen direnak. Normalean, erregulatu egiten dira altueran eta zabaleran. Ohikoena da ate desberdinek beren bandak ekartzea. Altzarian bakoitzari dagozkion euskarrietan jarri behar dira bandak eta sakatu, lehenengo atzeko torlojua eta gero aurrekoa, atea ondo lotuta gelditzeko erregulazio egokia izan arte.
Tenkagailua: burua eta lepo estua duen torloju luze bat oholak berak ekartzen duen plastikozko tako batean estutu behar da. Oholak eskuairan lotzeko oso egokiak dira.
Gidariak: tiraderak eta ateratzen diren baldak muntatzeko ezinbestekoak dira. Formatu desberdinak daude, baina ohikoenak metalezkoak dira.
Metopak: finkoak ez diren baldak lotzeko elementuak dira. Dagozkien zuloetan sartzen dira, eta, hala, balden euskarri direnez finkoago eta egonkorrago egoten dira.
Irakurriena
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.